Iazko lehiaketan saritutako film laburrak proiektatuko dituzte gaur, doan, kultur etxean.
‘Timecode’ izan da, Ikuskaren arabera, filmik onena
Zine zaleek badute gaur aukera erakargarria Pasai Antxon. Trintxer Kultural elkarteak iazko
Ikuskan saritutako lanekin emanaldia antolatu du gaurko. 20:00etan hasiko da proiekzioa, kultur etxean, doan. Guztira bost film emango dituzte.
Batetik,
Timecode ikusteko aukera izango da. Pasaian film labur onenaren saria jaso zuen film labur honek, nazioartean sari garrantzitsuak eskuratu ditu baita ere, tartean, Canneseko Urrezko Palmondoa. Goietarako eta Oscarretarako izendatutakoen artean ere bada Juanjo Gimenezek zuzendutako lana.
Horrez gain, Clara Roquetek zuzendutako
El adios ikusteko aukera izango da,- azken honek epaimahaiaren sari berezia jaso zuen Ikuskan-; Christine Kabischek eta Stefan Pleppek zuzendutako
Va Banque, zuzendaritza onenaren saria jasotakoa;
17 años juntos, ikusleek sarituta eta
Javier Fresserrek zuzenduta, eta, azkenik,
Hileta, 2016. urteko Mintzagun Saria, Kepa Sojok zuzenduta.