Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

"Egindakoa ez galtzeko ari gara lanean"

Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak iazko lanaren balantzea egin du eta pozik azaldu da emaitzarekin. Kanpora begirako jarduera ugari antolatu, milioi laurden agiritik gora inbentariatu, eta zazpi funts berri eskuratu ditu. ?

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/02/03
Jon Bagues XVIII. mendeko eskuidatzizko partutura eskutan duela.

Jon Bagues XVIII. mendeko eskuidatzizko partutura eskutan duela.

Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak iazko lanaren balantzea egin du eta pozik azaldu da emaitzarekin. Kanpora begirako jarduera ugari antolatu, milioi laurden agiritik gora inbentariatu, eta zazpi funts berri eskuratu ditu. 2016aren balantzea egin berri du Eresbilek. Zenbat agiri eta funts eskuratu dituzue amaitu berri den urtean? Berezia izan du iazkoa Eresbilek, ekintzen urtea izan da. Arraroa da hori, beti sartzen diren funtsak edo dokumentuak hartzen ditugulako kontuan. Iaz Donostia 2016 Hiriburutzarekin lotuta aktibitate asko egin genituen eta beste lan mota bat eskatzen du horrek. Urte hasieran, Errenterian bertan Euskal Rock & Film, zinea eta musika uztartzen zituen zikloa antolatu genuen eta Errenteriako Musika Taldeen Gida aurkeztu genuen. Azken hori gure webgunean eskura jarri genuen, beste askoren artean. Gure lana, baina, funtsak berreskuratu eta jasotzea da. Zazpi funtsa gehitu ditugu artxiboan. Guztira, inbentariatutako 243.475 dokumentu kontabilizatu genituen: ikus-entzunezko 109.945, 89.655 partitura, eta bilduma liburutegiko 19.008 agiri. Horrekin batera, euskal dantza tradizionalaren gaineko 425 bideo zinta berreskuratu ditugu, eta digitalizatu ostean, aztertu, identifikatu, trakeatu, baloratu eta katalogatu egin ditugu. Informazio guztia eskuragarri dago orain, Eresbilen online bidezko katalogoan. Jaso duzuenaren artean bereziena? Urtero izaten dira bitxikeriak, eta iaz ere izan genuen bat. XVIII. mendeko eskuidatzizko partitura bat zen. Edukia Arantzazuko fraile baten meza bat zen, eta pergaminozko azalak ditu kanpoaldean, XVI-XVII mendekoa anotazio gregorianoekin. Edukia ezaguna zen, meza hori ezaguna zen, baina eduki nola eskuratu genuen berezia da. Tolosako frantziskotarren komenturako idatzitakoa da. Errenterian kokatuta zaudete, baina Euskal Herrirako erreferente zarete. Zer suposatzen du horrek herriarentzat? Gu kontziente gara herritar askok agian ez dakitela ere hemen kokatuta dagoenik. Halere, horrek ere badu bere logika, oso zentro espezializatua garenez hona jotzen dutenak musikarekin lotutako pertsonak dira, musikariak, zuzendariak. Batzuetan herritarrak ere etortzen dira, inauterietan adibidez erromatarren musika nahi dutelako. Horretarako aukera ere ematen dugu, kopiak egin izan ditugu. Gu kontziente gara, halere, ez garela bakarrik lanean ari orain dagoen jendearentzat, etorkizunari begira ere ari garela. Helduko direnentzat ere ari gara lanean. Horren harira, hemen ditugun dokumentuak, adibidez, ezin dira kalera atera, gure helburua ahalik eta gehien irautea delako. Dokumentu bakar hori luze irautea nahi dugu, memoriaren lanketa delako gure eginkizun nagusia. Eresbilek halako dimentsioa hartuko zuen susmoa izan zenuten sortu zenean? 1974an sortu zen. Andra Mari Abesbatzak sortu zuen Musikaste baina urtebete geroago. Ohartu ziren Musikaste Musika Astea egiteko partiturarik ez zegoela, eta horregatik sortu zen Eresbil: euskal musikagileen partiturak jasotzeko. Apurka ideia handitzen eta egiten joan da, eta hasieran euskal musikagileen partiturak soilik jasotzen baziren ere, gero Euskal Herriko musikarekin lotuta egon daitekeen edozein dokumentu biltzea dela bere eginkizun nagusia ohartu ginen. Partiturak, liburuak, aldizkariak, programak, kartelak eta audioak ere sartzen dira. Audioen barruan, hasieran musika klasikoa jasotzen saiatzen baginen ere, gerora, edozein musika mota jasotzen saiatu gara, beti Euskal Herriarekin lotuta. Horrek esan nahi du herri musika, gazte musika, rock, pop, jazz edo punk musika jasotzen ari garela, edozein euskarritan. Orain artxiboaren erdia audio edo ikus-entzunezko euskarrietan dugu, eta beste erdia paperekoa, gutxi gorabehera. Azken horien artean gehienak partiturak dira. Musikasteren beharrari erantzuteko sortu zen Eresbil, erreferente bilakatu da Euskal Herrian, ezta? Bai, hala da. Musikasteren beharrari erantzuna emateko jaio ginen, eta buelta eman zaio horri ondoren. Garrantzia handiena duen erakundea Eresbil da, eta Musikaste jarduera bat bihurtu da, Eresbilen eginkizuna. Euskal Herrian ez dago gure lana egiten duen beste erakunderik. Laguntza eske etortzen zaizkigu Ipar Euskal Herritik, Nafarroatik. Gure nahia Euskal Herri osoko agiriak jasotzea da,  baita Euskal Herri kanpoko harremanak sendotzea ere, bai Espainiako Estatuarekin eta baita nazioartearekin ere. Eresbilek batez ere harreman estua dauka  Nazioarteko Musika Liburutegi, Artxibo eta Dokumentazio elkartearekin, eta orain bi proiektutan gabiltza elkarlanean. Zein proiektu dira horiek? Outreach batzordean ari gara batetik. Batez ere, Nazioarteko Musika Liburutegi, Artxibo eta Dokumentazio elkartea eratuta ez dagoen herrialdeetan, Latinoamerika, Afrika edo Asian, bertara iristeko laguntzak ematen ditu batzorde horrek. Beste Proiektua AMA da, Acces to Music Archives. Eresbil Espainiako Estatuko datu baseko administraria da. Funtsak liburutegietara heltzen direnean, funts oso bezala, deskribatzea du helburu proiektu horrek. Askotan agiriak solte heltzen dira eta horiek katalogatzen dira. Artxiboetan, aldiz, agiriari, eta dokumentu bildumari garrantzia ematen zaio. Musika funts eta artxiboak dituzten munduko erakundeak bildu nahi ditugu gida bat egiteko.
Gu kontziente gara, halere, etorkizunari begira ere ari garela lanean» «Herri musika, gazte musika, rock, pop, jazz, punk… musika jasotzen ari gara» «Euskal Herrian ez dago gure lana egiten duen beste erakunderik»
  Errenteria-Oreretako musika taldeen gida egin zenuten iaz, bestalde. Zergatik erabaki zenuten horri ekitea? Ideia polita iruditu zitzaigun. Gure nahia da dokumentuak biltzea, baina ez dokumentuak soilik jasotzeagatik, gure eginkizuna da egin dena ez galtzea, batetik, baina baita egin denari garrantzia ematea ere. Historia egiteko dokumentuak behar dira, eta horretarako agiriak bildu behar dira, zentzu bat eman. Zentzu hori nola ematen zaio? Katalogoak eginda eta horiek zabalduta. 1960-2016 urte artean gure herrian sortutako taldeak bildu ditugu gida horretan, eta tartean asko eta asko desagertu dira. Gidaren bidez jakinarazi nahi diegu taldeei agiri horiek jasota daudela. Kasu batzuetan talde horien argazkirik ez dugu lortu, grabazio batzuk kaskarrak dira, eta beste batzuk, berriz, grabazio onak. Ez galtzea da lehenengo helburua; bigarrena, jendearen eskura jartzea. Izan ere, artxiboa da Eresbil, baina bildutako hori jendearen eskura jartzen duzue ere. Bai, hori da. Dokumentuak jasotzen ditugu, baina horiek zabaltzea ere bada gure helburua. Eresbilen beste eginkizun nagusi bat da dauden musika dokumentuak egoera onean jasotzea, adibidez, kasetean badaude ahulak dira eta CDra pasatu behar dira, hori ere zaintzen dugu gerora edukiak erabilgarri egon daitezen. Orain, teknologia digitalaren bidez, gure eginkizuna ere bada analogikoak ziren audioak digital bihurtzea eta pixkanaka eskuragarri jartzea sarearen bitartez. Dokumentu horiek zabaltzen ari zarete jada? Bai, sarearen bidez dokumentuak zabaltzen ari gara. Momentuz kaleratzen ari garenak Liburuklik-en bidez egiten ari gara. Eskubide libreak dituzten dokumentu zaharrak ari gara kaleratzen, batez ere 1978ko disko zaharrak eta. Baina denborak aurrera egin ahala dokumentu gehiago jarriko dira doan entzuteko. Krisia. Dena ukitu du eta murrizketak arlo guztietara heldu dira. Eresbilek ere nozitu du krisiaren eragina, eta ondorioz murrizketa? Krisia nabaritu dugu, ezin ukatu. Ez da politikoki zuzena izateagatik, baina egia da erakundeen aldetik babes handia jasotzen dugula. Gure patronatua Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Errenteriako Udalak eta Andra Mari Abesbatzak osatzen dute, eta administrazioek beti ahal dutena egin dute. Zorionez, talde guztia mantendu ahal izan dugu. Guk oso lan espezializatua egiten dugu eta garrantzitsua da taldea mantentzea. Egia da lehen agiri gehiago erosteko aukera genuela, ekintza gehiago antolatzen genituela, aldizkariak eta diskoak argitaratzen genituela… Baina jendea eskuzabala da, eta agiriak eman egiten dizkigu, gehienak doan jasotakoak dira, eta hori eta beste elkarteekin dugun elkartrukea dira Eresbilen salbazioa. Nolakoa da artxiboa osatzeko prozesua. Zein lan dago atzean? Esan beharra dago Eresbilek harreman estua daukala hainbat eragilerekin, horietako bat Euskal Musikarien Elkartea da. Bertan euskal konpositoreak biltzen dira. Adinekoak direnean edo desagertzen direnean harremanetan gaude familiekin eta horrela heltzen dira, gutxinaka, funtsak gureganaino. Interpreteekin, desagertu diren elkarteekin… Une honetan 170 funts ditugu. Joan den urtean funtsen gida egin genuen, eta kontent gelditu gara emaitzarekin. Otsailean berriz ere kaleratuko dugu gida hori, eguneratuta. Aurtengorako erronkak? Ez da izango kalerako aktibitatei begirakoa, iaz izan zen bezala.  Barrura begirakoa izango da gehiago. Funtsen gida berrartuko dugu, funts berri dezente ditugu zain, eta tartean bada funts handi bat gitarraren gainekoa. Barakaldoko gitarrista batek gitarrarako 7.000 partitura baino gehiago eta milaka disko ditu, eta hori antolatzen hasi gara. Maiatza amaieran egingo dugun Musikasten, gainera, gitarrari egun bat dedikatu nahi diogu. Ricardo Isasi gitarristaren jaiotzaren mendeurrena da eta gitarrarako obrak idatzi zituen. Kortabarria funtsa ere badago Oñatin, gitarrarako lanekin. Hori guztia hartuta kontzertu berezia antolatuko dugu.Lan handia izango dugu aurten horrekin. Hori bai, gustuko lana. Zenbat lagun ari zarete Eresbilen lanean? Hamar lagun ari gara lanean. Bost dokumentazioarekin aritzen dira eta prozesu guztia egiten dute. Lan handia dago. Izan ere, funtsak jasotzen ditugunean ordenatu egin behar dira, sailkatu, eta hortik aurrera, inbentarioa egin eta katalogatzen joaten gara. Ordenagailuan kontserbazio prozesua hasten da ondoren, partitura bakoitza paper bereziz gordetzen edo janzten da, obra bakoitzak bere kodea dauka eta kutxa berezietan gordetzen da. Hori egina dagoenean digitalizatu behar den edo ez aztertzen da. Digitalizatzen dena kontserbazio arrazoiengatik egiten da, eta datorrenak erabiltzeko aukera izan dezan. Dena digitalizatzea ezinezkoa litzateke agiri pila dugulako. Zer da Jon Bagüesentzat Eresbil? Eresbil, bertan egiten dudan lana, nire bizitza da. 1986an hasi nintzen, eta niretzat pozgarria da ikustea nondik hasi ginen eta nora iritsi garen. Hasieran armairu bat genuen Andra Mari Abesbatzaren egoitza zaharrean; Kaputxinoetako elizaren behealdean lokala izan genuen ondoren; eta orain lokal propioa dugu. Jauzi handia da. Eraikin propioa eta jantzia. Bai, izugarri handitu da artxiboa. Ez da bakarrik edukitzea gainera, bada ere kaleratzea, jendearen eskura jartzea dugun  guztia. Beste fase bat da gaur egungoa, publikatzea, gizarteari bueltatzea gizarteak lortu duena. Lanean ari gara beste erakundeekin batera Euskal Herri osoarentzat dokumentazio sistema eratzea lortzeko, eta hori herritarren eskura jartzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.