Auzokonposta egiteko sei gune daude herrian. Elkarrekin 21 aholkularitza taldeak arreta zerbitzu zuzena eskainiko du aurrerantzean.
Andreone atzeko auzokonposta gunea.
Hondakin organikoak konpostatzeko deia egin die Lezoko Udalak herritarrei, auzokonpostan parte hartzera deitu ditu. Hori egiteko, auzokonpostan izena emateko, bide bide daudela zehaztu du udalak: batetik 605 75 76 87 telefono zenbakira dei daiteke, bestetik
posta elektronikoa bidal daiteke Elkarrekin 21 aholkularitza taldeak gidatuko duen zerbitzura, hau da, hondakinen informazio bulegora: izen emateak, bajak, zalantzak eta iradokizunak kudeatuko dituzte bertatik. Lezon sei auzokonposta gune daude.
Udalak oroitarazi du auzokonposta egitasmoak bi urte daramatzala martxan herrian. Egun, 82 familia ari dira horretan, iaz baino 13 gutxiago, “horregatik, udaletik interesa duten pertsonei parte hartzeko gonbita luzatu diegu”.
Udalak bere webgunean badu atal bat
auzokonpostaren gaineko xehetasun gehiagorekin.