16:00etan hasiko da Koxtapek antolatutako estropada, Nabalaldea parean.
Euripean lehiatu ziren behar izan zuten atzo askok.
Itsas denboraleak baimentzen badu Pasai Donibanen jokatuko da bihar Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldia.
Koxtapek antolatuko du estropada, 16:00etatik aurrera.
Biharko estropada erlojupekoa izango da, baina bakarka aritu ordez, launaka irtengo dira batelak, gazteenetatik hasiera seniorretara.
Sanjuandarrak kategoria nagusienetan dabiltza indartsuen, eta
Hibaika berriz, gazteenetan. Senior nesketan, San Juango A eta B batelak daude lehengo eta bigarren postuan hurrenez hurren, eta Hibaika da hirugarren.
Mutil seniorretan, aldiz, Zarautz da lider, eta sanjuandarrak dira bigarren.
Hibaikak, neska infantil eta kadeteetan du lidergoa.
Partaideak
Estropada eremua