Martxoaren 19ra begira urratsak egiten jarraitzen du Demoarsok. Orduan egingo du herri galdeketa Oarsoaldeko lau herrietan. Horri begira, bideoa plazaratu berri du Errenteria-Oreretako Gure Esku Dago dinamikak. Orain arteko bidea biltzen duten argazkiekin batera, udalerrian martxoaren 19an izango diren bozkalekuen mapa azaldu du.
Hamabi auzotan banatutako hamalau bozkalekutan izango dute errenteriarrek bozkatzeko aukera. Galdera honakoa: Ados zaude euskal errepublika burujabe bat eratzearekin?. Galdera horri baiezkoa erantzutekotan, beste hau ere erantzun beharko dute bozkatzera hurbiltzen direnek: Ados zaude independentea izatearekin?.
Oarsoaldean 6.203 lagunek sinatu dute galdeketa egitearen alde eta 10.000 lagun bildu ziren joan den azaroaren 6an Pasaiako badiaren inguruan egindako giza katean.
Bozkalekuak auzoz auzo
Erdialdea: Martin Etxeberria kalea, 25; Herriko Plaza, 11; Biteri kalea, 27.
Beraun: San Marko kalea, 5.
Galtzaraborda: Parke kalea, 24.
Pontika: Pontika, 8.
Zamalbide.
Gaztaño: Bukagaitz.
Agustinak: Markola, 25.
Iztieta: Donostia kalea, 8.
Gabierrota: Aizpitarte kalea z/g.
Fanderia: Dario Regollos kalea, 20.
Kaputxinoak: Fuentepelayo plaza.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.