UECCren itsasontzi batek estropada erdian porturatu behar izan zuen denboraldiaren ondorioz.

Badia barruan hasi zen estropada, baina lehia erdian bertan behera utzi behar izan zuten.
Kadete mutilak lehiatzen ari zirela bertan behar utzi behar izain zuten lehengo larunbatean Gipuzkoako Batel Ligako
bosgarren jardunaldia. Berez, 14:00etan sartzekoa zen UECCren itsasontzia portura -estropada 16:00etan hasi zen- baina denboralearengatik ezin izan zuen aurreikusitako orduan sartu, eta gerora sortu zen aukera, estropada lehiatzen ari zela.
Honenbestez, beste egun batean lehiatu beharko dira arraun egiteko aukerarik izan ez zuten denek, baina oraindik ez da datarik zehaztu.
Lehiatu ziren hiru kategorietatik bitan Hibaikak irabazi zuen estropada. Errenteria-Oreretako neskak, haur eta kadete mailetan azkarrenak izan ziren beste behin.
Mutiletan, Haur Mailan, Tolosaldea izan zen onena, eta atzetik, bederatzi segundora helmugaratu zen Illunbe. Hibaikako batela bosgarren izan zen.
Sailkapena