Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EH Bilduk "badiaren birika" ez du hipotekatu nahi

Kaiko Herrerarentzat herritarrek proposatutako ordenazioa bere egin du koalizio abertzaleak eta haren defentsan lan egingo duela iragarri du.

olatz mitxelena
Pasaia
2017/02/06
biziberritzea

Obdu Lorenzo eta Oihane Oronoz, Trintxerpeko alkateordetzan.

Publikoki behin eta berriz hala iragarri duten arren, Pasaiako biziberritzea martxan denik ukatu du gaur EH Bilduk Trintxerpen eman duen prentsaurrekoan. Are gehiago, egin asmo dituzten lanak herritarren mesedetan baino, Gipuzkoako lobby-en  interesei begira adostutakoak direla salatu dute, eta kezka agertu dute, aukera hau galtzekotan Pasaiako etorkizuna, hamarkada luzeetarako hipotekatu daitekeelakoan. EH Bildurentzat kaiko Herrera “badiaren birika” da, etorkizunera begira aukera handiak” dituen gunea. EH Bilduko kide Obdu Lorenzok eta Oihane Oronozek salatu dutenez, “Izaskun Gomez eta bere gobernu taldeak iragarritako erabakiak totalitarioak dira, Pasaitik kanpo erabakitakoak eta herritarren eta udalaren babesik gabekoak”. Are gehiago, “diru publiko asko kostatuko diren erabakiak” direla nabarmendu dute, Pasaia “etorkizunik eta aukerarik gabe uzteko”. Izan ere, koalizio abertzalearen ustez, Pasaiaren etorkizunak ezinbestekoa du herritarrek kaiko Herrerarako eraikitako ordenazio proposamena, eta egitasmo hura, “ederra izateaz gain, beharrezkoa, bideragarria eta premiazkoa” dela nabarmendu dute. Horrez gain, proposamen hura Udalbatzak 2011. urteko maiatzean bere egin zuela gogorarazi dute, eta orduan hartutako akordioa oraindik ere indarrean dela gogorarazi dute. Herritarren erabakiak errespeta daitezen Kaiko Herrerarako herritarrek eraikitako proposamenak kontsentsu handia lortu zuela gogorarazi dute Lorenzok eta Oronozek, eta EH Bilduk haren alde borrokan jarraituko duela iragarri dute: “Ez gara makurtuko, herri bezala errespetatuak izan gaitezen borrokan jarraituko dugu”. Era berean, Udal Gobernu Taldeari Pasaia “lurraldeko botere ekonomikoei saldu” izana leporatu dio, “herritarren interesen kontra, Pasaiatik kanpo hartutako erabakiak bere eginez”. “Porlanezko harresiz inguratuak nahi gaituzte, portuko garraioaren esklabo, kamioiek inolako trabarik gabe lasai ibil daitezen”, kexatu dira.        
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.