Erregional Preferenteko lider da Allerru Kirol Elkartearen gizonen talde nagusia. Hurrengo partida Trintxerpen dute, hirugarrenaren kontra.

Allerruren jokalariak eta talde teknikoa.
Larunbatean Plazetan 4-1 irabazita, sendo ari da Allerrurren gizonen talde nagusia 2016-2017 sasoian. Erregional Preferenteko
lidergoa konpartitzen ari dira Añorga taldearekin, 42na puntu dituzte bi taldeek. Añorga da ofizialki lehena gol alde orokorragatik (+32, lezoarren +26aren aldean), baina estu-estu dituzte lezoarrak ondoan donostiarrek.
Bigarren itzulian sartuta dago jada Erregional Preferentea. Orain arte jokatutako partidetan, 13 irabazi, eta hiruna berdindu nahiz galdu ditu Allerruk. Eta ematen ari den sentsazioa da partidatik partidara hazten ari den taldea dela, “eta gainera, taldearen barruan dagoen armonia ikusgarria da”, esan dute kirol elkartetik. Axier Olaizolak gidatzen duen taldea gaztea da, taldekide gehienak Allerruko harrobikoak dira.
Hurrengo jardunaldian Trintxerperen zelaian jokatuko dute lezoarrek, herritik oso gertu. Sailkapenean hirugarrena da Trintxerpe, beraz, mailaz igotzeko borrokan zeharo sartua dago 40 punturekin. Taldea ondo dago, indartsu, eta zaleen laguntzarekin, hegan egingo du Ohorezko Erregional Mailara talde zuri-berdeak. Beraz, horra Allerruk lezoarrei egin dien deia: “Igoeraren bidean zaleek aurrera urratsa eman dezatela mailaz igotzeko bide honetan”.