Gazte asanbladak 2069. urteari begira jarri nahi ditu lezoarrak inauterietan
2069. urtera begira jarrita sortu behar dituzte mozorroak Lezon.
Antxon bakarrik ez. Lezon ere etorkizuna irudikatu nahi dute aurtengo inauterietan. Gazte asanbladak plazaratu berri du proposamena, eta ez omen da izan “
Pasai Antxoko Gazte Asanbladari kopiatzeak ematen duen plazerarengatik”,
Demoarsoren herri galdeketari keinu egiteagatik baizik. Hala azaldu dute gazte asanbladako kideek
sare sozialen bidez: “Aitzakia polita iruditu zaigu 2069. urteari begira jarri eta nola irudikatzen dugun pentsatzeko”.
Aurreratu dutenez, aste honetan bertan zehaztuko dute egitarau zehatza, baita afarirako txartelak non eta zenbatean jarriko dituzten salgai ere. Hori bai, afaria Trapujale taldearekin eta Gure Esku Dago-rekin batera egingo dutenez, Lizeoan izan ordez, kiroldegian izango dela ohartarazi dute.
Desfilea eta antzerkia
Afaltzera joan aurretik poteoa eta plazako antzerkia ez direla faltako ziurtatu dute gazteek. P
lazako ekitaldian, berriz, iaz bezala aurten ere, kuadrilla bakoitzak tartetxo bat izango duela iragarri dute, desfilatu, argazkiak atera eta mikro bidez mozorroaren gainekoak azaltzeko.
Hala nahi duten kuadrillek musikarekin lagundu dezakete aurkezpena. Kasu horretan gazte asanbladari helarazi behar zaio hautatutako musika.