Pasaiako Irakurketa Klubak Aritz Gorrotxategiren azken eleberria aztertuko du.
Espainiako Kritikaren Saria jaso du Gorrotxategik, besteak beste, euskarazko poesiaren atalean.
Hilabete honetan Aritz Gorrotxategiren
Koldar hutsa zara eleberria aztertuko du Pasaiako Irakurketa Klubak. Taldeko kideak hasiak dira nobela irakurtzen, eta hilaren 17an elkartuko dira, Trintxerpeko liburutegian, irakurketaren gainekoak partekatzeko. Kasu honetan, gainera,
idazlea ere bertan izango da, eta haren ahotik entzun ahal izango dituzte eleberriaren inguruko denak.
Pasaiako Irakurketa Kluba iaz sortu zen. 2016ko urriaz geroztik hilero biltzen da taldea, aurrez adostutako liburuaren irakurketaren gainekoak eztabaidatzeko.
Xabier Etxaniz Rojo idazleak dinamizatzen du taldea.
Ekainera bitartean, aurten, ondorengo eleberriak irakurri eta aztertuko dituzte: