Gabierrotako zaharren egoitzan kontzertua egingo du Errenteriako Musika Bandak igandean, hilak 12.
Koldo Mitxelenako jolastokian Musika Bandak emandako kontzertu bat.
Gabierrotako zaharren egoitzan kontzertua egingo du Errenteriako Musika Bandak igandean, hilak 12. Egoitzaren kaperan egingo du emanaldia 12:00etan hasita. Urtero egiten du kontzertu hori bandak zaharren egoitzan: “bertakoei musika banda zuzenean ikusteko aukera ematea da helburua”. Euskal konpositoreen lanak, opera, zarzuela eta Mexikoko doinuak eramango ditu bandak egoitzaraino.
Kontzertu honek “berebiziko garrantzia” duela nabarmendu dute musika bandako arduradunek, “gure bandak betetzen duen funtzio sozialaren adibide argia delako. Musika kulturaren sustapenen eta hedapen arloen oinarria da funtzio soziala”.
Kontzertua doakoa izango da.