Martxoaren 19ko lanak zehazten joateko batzarra antolatu du San Pedroko Gure Esku Dago-k iganderako
Gure Esku Dago taldeko kide Imanol Esnaola, San Pedroko udal aretoan.
11:00etan bilduko dira, Ertin, udal aretoan. Batzarrera deituta daude orain arteko prozesuan partaide izan direnek, baina baita oraindik izena eman ez dutenek ere.
San Pedroko Gure Esku Dago-k jakinarazi duenez, hauteslekuetako partaidetza txandak osatzen ari dira, eta dagoeneko herritar ugari bildu dituzten arren, zeregin asko banatzeko dituztela jakinarazi dute.