Orain arte Marea Gora proiektuaren barruan egindako parte hartze prozesuak emandako ondorioak plazaratuko ditu udalak Marea Plazara ekitaldian.
Marea Plazara ekitaldia egingo dute larunbatean. Argazkia: Errenteriako Udala
Errenteria-Oreretako
haur, gazte eta nerabeekin parte hartze prozesua abiatu zuen udalak joan den urte amaieran
Marea Gora proiektuaren barruan. Epe horretan batzar irekiak egin dituzte eta ikastetxeekin ere elkarlanean aritu dira biharko Errenteria-Orereta nola irudikatzen duten galdetzeko. Guztira, 600 lagunetik gora hartu dute parte prozesuan, eta larunbatean, ondorioak partekatuko dituzte antolatu duten ekitaldian.
Marea Plazara goiburuarekin, Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastoki estalian elkartuko dira adin guztietakoentzat begira antolatu duten zirku tailerrean. 17:00etan egin dute zita. Tailerra amaituta berriz, orain arteko batzar irekiek emandakoa mahai gainean jarriko dute diagnostikoa partekatzeko.
Udaletik herriko haur, nerabe eta gazte guztiak deitu dituzte parte hartzera.