Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Erdi Arora bidaia udal artxiboaren eskutik

XV eta XVIII. mendeen arteko osoko bilkuren aktak digitalizatu ditu Errenteriako Udal Agiritegiak eta eskuragarri jarri. Urte amaierarako sarean jarri nahi dute datu basean dagoen informazio guztia.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/02/10
Udal Agiritegiak XV eta XVIII mende arteko osoko bilkuren aktak digitalizatu ditu.

Udal Agiritegiak XV eta XVIII mende arteko osoko bilkuren aktak digitalizatu ditu.

Hiru urteko lanaren ostean, Errenteriako Udal Agiritegiak XV. mende amaieratik XVIII. mende hasiera arteko hiribilduaren osoko bilkuren erabakiak digitalizatu eta eskuragarri jarri ditu. Horien hedapena sustatzea eta aldi berean dokumentu baliotsuenen segurtasun kopia sortzea du helburu proiektuak, baina baita osoko bilkuren akten liburuak digitalizatu eta hustea ere. Izan ere, Errenteriako Udal Agiritegian gordetzen den dokumentu sail garrantzitsu eta aberatsenetakoa dela esan du Garazi Lopez Etxezarretak, Artxibo eta Argitalpenak saileko ordezkari politikoak. 1495 eta 1708 urteen arteko aurreneko 27 liburu eta 5.500 fitxa deskribatzaile digitalizatu dituzte, eta horrenbestez, eskuragarri jarri dituzte ikertzaileek eta herritarrek balia ditzaten. Akta eta dokumentu horiek guztiek herriaren historiari begirada berria emateko balio dutela erantsi du Lopez Etxezarretak, «informazio interesgarriak azaldu dira bertan, toponimoak askotan, eta garai haietan udalean gauzak nola lantzen zituzten erakusten duen argazkia ere eman digu». Iago Irixoa Cortes Ereiten Kultur Zerbitzuak enpresako kideak aipatu du hustuketa eta digitalizazioa haien eta udalaren elkarlanaren emaitza izan dela. Irixoak berak egin du lan hori. Azaldu duenez, aurreko mendeetako eguneroko bizitza erakusteko iturria dira udal akta liburuak, «udalaren funtzionamendua garai haietan nolakoa zen ere erakusten dute». Akordio bakoitzaren gaineko laburpena egin dutela esan du historialariak, «askotan letra irakurtzeko zailtasunak daude, eta folio askotako dokumentazioa izaten da. Horregatik zehaztasun osoa eman gabe laburpena egitea erabaki dugu». Horren barruan ideia nagusiak, datu bitxiak eta eguneroko bizitzan gertatzen zirenak ezagutzeko baliagarriak diren datuak bildu dituzte. Liburu zaharrenetakoak Arrasate eta Oñatirekin batera, Errenteria-Orereta akta liburu zaharrenak gordetzen dituen Gipuzkoako udalerria omen da: «Ez dira oso zaharrak Gaztelan eman daitezkeen beste kasu batzuekin alderatuta, baina Gipuzkoa mugaldean kokatuta egonik, hiribildutan ematen ziren suteak, erasoak eta gerrak kontuan hartuta, 1523. urtetik aurrerako dokumentazioa izatea, pagotxa da». Garaiko bizimodua ezagutzeko aukera ematen dute dokumentu horiek, baina batez ere udalak nola funtzionatzen zuen ikusteko, «kaleak garbi mantentzeko hartzen ziren erabakiak, edo mugen kontuak aipatzen dira bertan. Egia da datu bitxi asko atera direla». Datu bitxi horien adibide gisa XVI. mendeko atzerritarren gaineko informazioa azaltzen dela esan du Irixoak: «Errenteria-Oreretara etortzen ziren irlandarrak, ingelesak, frantziarrak merkataritza garapenaren testuinguruan. XVII. mende erdialdeko gotzain irlandar baten gaineko dokumentazio ugari agiritegi honetatik ateratakoa da». Buruhausteak Altxorra dira. Itxuraz zein mamiz. Azken batean, duela 500 urteko bizimodua, gertaerak, funtzionamendua gordetzen dute  batzuetan urak hartu edo pipiak jandako orri zaharrek. Halere, egoera nahiko onean mantendu direla nabarmendu du Ereiteneko kideak. Baina buruhausteak ere izan dituzte lanerako garaian, «koadernatuta itxura onarekin ikusten baditugu ere, zabaltzerakoan lan handia izan dugulako. Ez ziren liburuak hasieratik sortzen, hamarkadak eta kasu batzuetan mendea pasata jositakoak dira. XVIII. mendean, gainera, ez zekiten XVI. mendeko letra irakurtzen, eta aurretik karpeta txikiagoetan gordeta zituztenak ahal zuten moduan josten zituzten». Batzuetan korrika eta presaka egiten zuten frantsesek erasoa egingo zutela zabaltzen zelako. Halakoetan beste herrietara eramaten omen zituzten liburuak eta aktak: Bergarara, Tolosara… «ondorioz, liburuek askotan ez dute hurrenkerarik ez letra aldetik, ez gai  aldetik, ezta datazio aldetik ere», gaineratu du. Akta liburu horiek, bestalde, toponimiari ekarpena egin diotela azaldu dute Lopez Etxezarretak eta Irixoak: «Ezagutzen ez ziren zortzi toponimo aurkitu dira: Altzibiakoa etxea (1707); Arizchipi (1694); Botonguileetacoa etxea (1696); Fatorenea (1698); Irurueta mendia (1696);  Martitzakoa (1708); Montesenea (1697); eta Trinidad etxea (1700)». Egun sobera ezaguna den beste baten erreferentzia grafia ezberdinez idatzia ere aurkitu dute, Mikelazulorena, hain zuzen ere. Interesdunek, momentuz, Udal Agiritegian egin beharko dituzte kontsultak, eta horren harira, artxiboa ikerlari zein herritar ororentzat zabalik dagoela esan du Lopez Etxezarretak, «ezkutuan gelditzen bada ere bertaratzea du nahi duen orok». Asmoa, berriz, urte amaierarako datu basean dagoen informazio guztia sarean jartzea da, «herritarrek etxetik kontsultatzeko aukera izan dezaten».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.