Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Txapelketatik indartuta itzuli dira EAT-ko emakumeak

Maila gorenean aritu dira EATko emakumeak, eta lan handia egin dute horretarako.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/02/13
EATko emakume beteranoak Antequera (Malaga, Espainia) txapleketan. Argazkia: Valer Carballo.

EATko emakume beteranoak Antequera (Malaga, Espainia) txapleketan. Argazkia: Valer Carballo.

Ilusio handiz, eta egiten duten lana aitortzen den sentsazioarekin. Horrela itzuli dira Antequeran (Malaga, Espainia) jokatu den Espainiako txapelketatik EAT Errenteria Atlretimo Taldeko emakume beteranoak. Maila gorenean aritu dira, eta lan handia egin dute horretarako. Gipuzkoako bakarrak izan dira, eta lehen aldiz heldu dira EATko emakumeak halako txapelketa batera. Inmakulada Laboa Urtxipia taldekidea da eta esperientzia “handia” izan dela esan du, “ni berria naiz honetan eta  ikustea bertan atletak, muntaketa guztia… txikia sentitzen zara. Oso esperientzia positiboa izan da”. Baietz taldearen barruan aritzen dira entrenamenduak egiten, eta txapelketara heldu izana indarra izan dela taldearentzat argi du, “aitortza egiten dugunari. Azken batean gu elkartzen gara kirola egiteko, elkarrekin egoteko, eta orain ohartu gara esfortzua eginda eta dena jarrita, ilusioarekin dena lortu daitekeela. Hori guretzat izugarria izan da”. Lortutako emaitzekin “pozik” azaldu da Laboa, bestalde: “Entrenamenduak egiten ditugu eta entrenatzaile bat ere badugu, baina ez gara prestatzen txapelketetarako. Beste klubak ikusita, atletak ikusten dituzu, urte asko daramate prestatzen, eta gu bakoitza gure aldetik aritzen gara entrenatzen. Emaitzekin beraz, pozik gaude. Txapelketara iristea garaipena izan da jada guretzat”. Denbora gutxi darama federatu gisa Laboak EATko emakume beteranoen taldean, lau hilabete. Baietz taldean bi urte daramatza korrika egiten. Astean bitan elkartzen dira normalean, astearte eta ostegunetan baina talde osoa elkartzea oso zaila izaten dela aitortu du, “lana dela eta, zaila izaten dugu bat egitea. Entrenamenduak finkatu eta geure aldetik egin ohi ditugu entrenamenduak”. Zortzigarren sailkatu ziren EATko emakumeak 27 punturekin. Txapelketan Valer Carballok ateratako argazkiak hemen ikus daitezke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.