Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Allerru irabazle Trintxerperen kontrako derbi bizi-bizian

Allerru gai izan zen markagailua iraultzeko, trintxerpetarrak jarri baitziren markagailuan aurretik lehen zatian. Etxekoek 10 jokalarirekin bukatu zuten.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo,Pasaia
2017/02/13
allerru.patxi.mendizabal

Patxi Mendizabal, Allerruko atezaina.

Oarsoaldeko derbi latza jokatu zuten larunbatean Trintxerpek eta Allerruk, Trintxerren. Erregional Preferenteko bigarrena (lezoarrak) eta hirugarrenak (trintxerpetarrak) neurtu ziren: txanpona, Allerruren alde atera zen. 1-2 irabazi zuten. Hiru adarreko garaipena: batetik, hiru puntu oso garrantzitsu lortu zituzten lezoarrek; bestetik, sailkapenean ondo-ondoan zuen Trintxerpe bost puntu atzean utzi dituzte zuri-berdeek; eta hirugarrenik, Lezoko taldeak lidergoan mantentzeko aukera bere egin zuen. Ez zen partida oso ikusgarria izan. Talde bakoitzak bere ezaugarriak jarri zituen soropilean: Trintxerpek presio handia eta intentsitatea; Allerruk baloiaren jabetza nahia eta joko teknikoa. Baina biek osagai horiek jarrita, jokoaren itxura ez zen izan ezaugarri batekoa edo bestekoa. Joko nahasia izan zen nagusi, eta horretatik etekina atera zuena, Allerru. Hala ere, etxekoak jarri ziren aurretik markagailuan lehen zatian, 1-0, Iban Garciaren golari esker. Partida orekatu joan zen lehen zatian, baina etekina etxekoek atera zuten. Bigarren zatian, aldiz, lezoarrek hartu zuten partidaren gidaritza, eta 65. minutuan (Aritz Alfonsok) eta 70. minutuan (Ibai Pagadizabalek, korner baten ondoren) sartutako golei esker, 1-2koa igo zen markagailura. Handik aurrera Trintxerpe ekin eta ekin ibili zen berdinketaren bila, baina ezin. Gainera, lehiaren azken zatian tentsio uneak izan ziren, hainbat sarrera zatar izan zirelako. Horren ondorioz, Trintxerpe hamar jokalarirekin gelditu zen. Orain sailkapenean, Allerruk lidergoa konpartitzen jarraitzen du 45 punturekin Añorga taldearekin batera. Trintxerpe hirugarrena da 40 punturekin. Goragoko mailara, Ohorezko Erregional Mailara, sailkapeneko lehena igotzen da zuzenean bakarrik. Bigarren postuan gelditzen denak kanporaketa jokatu beharko du mailaz igotzeko, hain zuzen Erregional Preferenteko beste taldeko bigarrenaren kontra. Hirugarrenak ez du inolako saririk.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.