[Bideoa] Pasaiak gero eta zailagoa du
Sailkapeneko azken aurrenak dira zuri-gorriak, 17 punturekin; soilik Zalla dute atzetik, puntu bakar bateko aldearekin.
Bigarrena luzapenean sartu zuen Aurrerak, hura ere epaileak hartutako erabaki oso eztabaidatu baten ondoren. Pasaitarrek beren kontrako falta bat ikusi zuten tokian, epaileak zuri-gorrien penalti ikusi zuen, eta hala adierazi.
Honenbestez, sailkapenaren behealdetik ezin ihes egin jarraitzen du Pasaiak. Puntuak gehitzen hasteko hurrengo aukera Nanclaresen dute datorren astean, baina kontrarioa ez da bat ere erraza. Vitoria taldearen kontra jokatzen dute. Gasteiztarrak -Eibarko filiala- sailkapenaren bigarren postuan dira, Alavesen SAD B-ren atzetik.

