Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Lezo-Jaizkibel lasterketarako guztia prest

Igandean egingo dute Lezo-Jaizkibel mendi lasterketa. Laugarren aldia du, baina beste hiruretan gertatu bezala, hasi aurretik lortu du arrakasta aurtengoak ere.

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2017/02/14
Arozena, Intxaurrandieta eta Lasaga gaurko agerraldian.

Arozena, Intxaurrandieta eta Lasaga gaurko agerraldian.

Igandean egingo dute Lezo-Jaizkibel mendi lasterketa. Laugarren aldia du, baina beste hiruretan gertatu bezala, hasi aurretik lortu du arrakasta aurtengoak ere. Hamahiru ordu baino ez zituzten behar izan 350 dortsalak agortzeko. Lasterketaren nondik norakoak azaltzeko agerraldia egin dute antolatzailea den Lezotarrak Lasterkari Taldeko Ibon Intxaurrandieta eta Xabier Lasagak gaur. Lasterketak izen handiko korrikalariak izango ditu aurten ere Jaizkibelen gora, emakumeetan Uxune Tena, Araitz Lizarazu eta Lurdes Oiartzabal lezoarra, eta gizonetan aurreko hiru edizioetan irabazle izan den Iker Oliveri, Joxe Amunarriz, Jon Ugalde, Ander Iñarra eta Raul Artola. Lasterketak 14 kilometro eta 200 metroko ibilbidea izango du. 1.200 metroko desnibel metatua dauka, puntu baxuenak 18 metro dauzka eta altuenak, berriz, 543 metro. Lasterketaren zatirik gogorrena hasierako 7 kilometroko igoera dela esan du Lasagak. Ibilbidea bezala, anoa postuak ere mantendu dituzte antolatzaileek aurten, Intxaurrandietak zehaztu duenez: “Lau anoa postu izango dira guztira korrikalarien zerbitzura, 3 edari postu eta edari-janari postu bat”. Lasterketa 10:00etan hasiko da Gurutze Santuaren plazatik, eta ordu eta erdi aurretik hasiko dira puntu horretan bertan dortsalak banatzen. 12:00etan egingo dute sari banaketa. Gazteentzako 7 kilometroko ibilbidea Lezotarrak Lasterkari Taldeak bigarrenez antolatu du gazteentzako (15-18 urte) lasterketa. Zazpi kilometrokoa izango dute ibilbidea azken horiek, eta momentuz hamar lagunek eman dute izena. “Gazteengan mendi lasterketen inguruko zaletasuna bultzatzea da helburua”, azaldu du Lasagak. Haurrek ere izango dute lasterketa egiteko aukera. 10:15ean izango da hori herriko plazan. Parte hartzeko euro bateko dortsal solidarioak izango dira eskura, 09:30etik 10:00etara. Bost mailatan sailkatuta egingo dituzte haurren lasterketak: 0-2 urte bitarte; 3-5 urte; 6-8 urte; 9-12 urte; eta 12-15 urte. Omendua ere izango da aurtengo lasterketan: Lierni Lekuona txirrindulari lezoar gaztea. Euro solidarioa Lasterketarako izena ematen dutenen inskripzioaren euro bat solidarioa izango da. Zaporeak elkarteari bideratuko diote. Gaurko agerraldian parte hartu du iniziatiba horren kide Mikel Arozenak. Azaldu duenez, jasotakoa Kios uhartera eramango dute, bertan da Zaporeak elkartearen sukaldea, oraindik han diren 1.500 errefuxiatuei jaten ematen. Euro bakarrarekin bandeja osatzeko aukera eskaintzen diela azaldu du Arozenak, eta eskerrak eman dizkie Lezotarrak Lasterkari Taldeko kideei laguntzagatik, eta errefuxiatuen gaia “presente izaten laguntzeagatik”. Antolatzaileek ere erakutsi dute esker ona, “boluntario ugari ditugu lanean lasterketa posible egiteko, eta aurten ere hala izan da. Eskerrak eman nahi dizkiegu, beraiek gabe ziurrenik ez litzatekeelako posible halako zer edo zer egitea”. HITZA-k erreportaje zabala argitaratuko du Lezo-Jaizkibel lasterketaren gainean ostiraleko papereko alean.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.