Baskoniak eta CSKA Moscuk Euroligako partida jokatuko dute martxoaren 17an. Horri begira, autobusa antolatu du Kantina Taldeak. Azken hori antolatzeko, gutxienez 35 lagunek eman beharko dute izena, eta horretarako Rural Kutxako ES03 3008 0149 0235 3208 6919 kontu korrontean diru sarrera egin beharko dute Baskonia, izen abizenak eta harremanetarako zenbakia zehaztuta. De Cyne Reyna tabernan ere izena emateko aukera dago, unean bertan ordainduta.
Lau zonalderako sarrera gehi autobusak 25 euro balio ditu, eta haurren kasuan 21 euro; Hiru zonaldearen sarrerak, berriz, 39 euro, eta haurren kasuan, 30 euro. Izena emateko azken eguna martxoaren 12a izango da. Informazio gehiago eskatzeko 688 80 32 26 telefono zenbakira deitu edo
posta elektronikora mezua bidal dezakete interesdunek.