Laurak Bat Merkatarien Elkarteak Stock Azoka antolatu du astebururako.
Merkatari antxotarrek kultur etxean jarri dituzte salgai stocketan pilatutakoak
Argi jantzi denda, Decoro Moda, Ekilore apaingarriak, Elosegi iturgintza, Nahikari mertzeria, Muro Nautika, eta Pausoka zapata denda. Antxoko komertzioak dira guztiak, eta denak elkartuko dira asteburuan Antxoko kultur etxean.
Laurak Bat merkatarien elkarteak Stock Azoka antolatu du astebururako. Merkatariek beren biltegiak hustu nahi dituzte eta merke-merke kaleratuko dituzte neguko soberakinak; antxotarrak zein inguruko bisitariak, berriz, maukak topatzeko aukera ez dute alferrik galduko.
Ordutegia:
- Ostiralean: 17:00etatik 20:00etara.
- Larunbatean: 11:00etatik 20:00etara.
- Igandean: 11:00etatik 15:00etara.