Batzarra Agustinak auzoan egingo du iniziatibak larunbatean.
Auzoetan batzarrak egiten jarraitzen du Errenteria-Oreretako Gure Esku Dago Iniziatibak. Hurrengo bilera Agustinak auzoan egingo du larunbatean auzo elkartearen egoitzan 11:30ean. Herri galdeketaren gaineko informazioa emango dute bertan, baita galdeketa eguna prestatzeko dauden lanena ere.
Bileran parte hartzerik ez baina boluntario lanetarako prest dauden auzotarrei Demoarsoren web orrian sartu eta galdetegia betetzeko, edo Maria de Lezo kalean iniziatibak duen bulegora jo eta izena emateko eskatu diete. Bulegoa astean zehar 19:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 12:00etatik 13:00etara dago zabalik.
Atzo jakinarazi zuen Gure Esku Dagok 1.500 boluntario beharko dituela galdeketa egunean Errenteria-Oreretan laguntzeko. Bestalde, herri galdeketaren aurreko bi mugarriak zehaztu zituen: martxoaren 4a, egun horretan zabalduko du kanpaina ofizialki Errenteria-Oreretan. Martxoaren 12an berriz LipDub-a egingo dute. Azken horren harira bideoa zabaldu du iniziatibak.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.