Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Xanti eta Maialen konpartsak bat egingo du inauteriekin

Kaldereroekin ekingo diote festari asteburu honetan bertan, eta Iñude eta Artzaien desfilearekin amaituko dute martxoaren 5ean.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/02/15
Inauterietako egitarauaren aurkezpena.

Inauterietako egitarauaren aurkezpena.

Atzo arratsaldean aurkeztu zuten inauterietako egitaraua Ion Collar Kultura zinegotziak eta Inauterietako Batzordeak. Berritasunekin datoz. Batetik, Xanti eta Maialen erraldoien konpartsak bat egingo du jai egitarauarekin, eta magia eta poteoa uztartuko dituen Magipoteoa ere antolatu dute. Musikaren atalean berriz, The Sparteens taldeak kontzertua eskainiko du. Auzolanean osatutako egitaraua dela nabarmendu zuten aurkezpenean, “herritik eta herriarentzat egina”. Horren harira, aurtengo gaia zein izango den berriz ere gogorarazi zuten, Musikalak: “herritarrek gai hori aukeratu zuten duela lau hilabete abiatu genuen aukeraketa prozesuan, eta ordudanik egitaraua prestatzeko lanean aritu gara”. Kaldereroekin ekingo diote festari asteburu honetan bertan, eta Iñude eta Artzaien desfilearekin amaituko dute martxoaren 5ean. Azeri dantzak kaleak hartuko ditu hilaren 23an. Herriko plazan festa berezia egingo dute aurten ere eta udaletxeko balkoitik inauteriei hasiera emango diete. Ondoren dantza koloretsuarekin beteko dute plaza. Herri bazkariak ere ez du kale egingo aurten. Hilaren 25ean Merkatuzarren egingo dute. Pozik daude  antolatzaileak, sei egunetan txartel denak amaitu direlako: “460 lagun bilduko gara Merkatuzarren jai giroan ondo pasatzeko”. Eskerrak ere eman dizkiete herritarrei ekintza hori babesteagatik. Hamaika taberna mozorro lehiaketarako Tabernen arteko mozorro lehiaktarekin ere jarraitu dute aurten. Hamaika lehiatuko dira guztira mozorro onenaren saria eskuratzeko: Kellys, Landare, Zuketz, Kerala, Aker, Egiburu, Sindikato, Xera, Gamon 14, Zuzen, eta Txokolate 50. Sari nagusia arte ederretan aditu talde batek emango du, baina herritarrek herri bozketa bidez aukeratuko dute tabernarik gustukoena. Bozketa hori hilaren 23an hasiko da eta hilaren 28an amaitu. Botoa Herri Bizia webgunean prestatuko duten orrialdean eman ahalko dute interesdunek . Inauterietako batzordeak lehen aldiz #mememozorro lehiaketa antolatu du, bestalde. Musikalak gaiarekin eta memeen izaera zeinezaugarriekin lotutako lanak jasotzea eta partekatzea du helburu. Parte hartu nahi dutenek #mememozorro traolarekin twitter edo facebook bidez partekatu behar dute, whattsapp bidez zabaldu eta 647 32 03 54 telefono zenbakira bidali, edo posta elektronikora bidali. Martxoaren 5era bitartean jasoko dituzte memeak eta sariak ere banatuko dituzte. Amaitzeko egitaraua gaurtik aurrera eskuragarri izango dela jakinarazi zuten. Udal eraikin publikoetan izango da eskuorria, eta baita hainbat kiosko eta turismo bulegoan ere. Herri Bizia weborrian ere kontsultatzeko aukera izango da.   Inauterietako egitaraua Hilak 17, ostirala
  • 15:00: Gamon ikastetxeko kaldereroen desfilea Sorgintxulo kalean zehar. Ondoren ikastetxeko patioan pregoia eta dantza.
Hilak 18, larunbata
  • 19:30: Kaldereroen konpartsa, Pasaia Txarangarekin. Alabergako plazatik irtenda, Arditurri Alabergako Auzo elkarteak antolatuta.
Hilak 19, igandea
  • 11:00: Kalderero Txikiak, Pasai Txaranga eta Telleri Alde abesbatzarekin, Telleri Ikastetxeko  Guraso Elkartea.
  • 12:30: Kaldereroen kanpaldia udal txistularien banadarekin Herriko plazan.
Hilak 23, ostegun gizena
  • 06:00: Txistularien diana Erdialdeko kaleetan.
  • 16:45: Danza-Rinen saioa San Markosenen.
  • 17:30-19:00: Aurpegia margotzeko tailerra haurrentzat, Foru Plazan, Xabier Olaskoaga plazan, Koldo Mitxelena plazan eta Diputazio plazan.
  • 18:00-20:00: Lagunak Txaranga.
  • 19:00: Haurren Azeri Dantza Herriko plazan.
  • 19:00: Azeri dantza Juan de Olazabal kaletik abiatuta.
  • 20:00: Inauteriei hasiera emateko ekitaldia. Azeriko kideak udaletxeko balkoira igoko dira jaiari hasiera emateko. Ondoren, Azeri Dantza plazan. Ondoren Amulleta Danbor Kofradia eta Lagunak Txaranga Erdiguneko kaleetan zehar.
Hilak 24, ostiral argala
  • 06:00: Txistularien diana  Etxeberrieta, Iztieta, eta Alaberga.
  • 11:30: Inauteri desfilea Koldo Mitxelena ikastetxearen eskutik, Biteri eskolatik abiatuta. Gaia: Musikalak.
  • 14:45: Inauteri desfilea Bizarain Ikastolaren eskutik, Bizarain Ikastolatik abiatuta. Gaia: Lantzeko inauteriak.
  • 15:30: Inauteri desfilea Orereta Ikastolaren eskutik, Koldo Mitxelena plazatik abiatuta. Gaia: Lantzeko inauteriak.
  • 18:00: Euskal Inauteria herriko kaleetan zehar.
  • 19:30-21:00: Magipoteoa, kalean egindako gertuko magia saioa, magia eta poteoa batuz.
  • 19:30: Konpartsen aurkezpena Galtzarabordako kiroldegian.
Hilak 25, larunbat inauteria
  • 12:00: Oarsoirriak Musikala. Familiak dantzan jartzeko. Merkatuzarretik abiatuta.
  • 14:00: Herri Bazkaria Merkatuzarren. Bazkalostea girotzeko Azeriko lagunen Musikala.
  • 17:00:  Buruhandiak eta erraldoiak. Erdiguneko kaleetan zehar.
  • 17:30: Deiadar Txaranga. herriko kaleetan zehar.
  • 18:00: Musikalen Inauteria Photocalla, Herriko plazan.
  • 18:30: Konpartsen desfilea, Pontikatik abiatuta.
  • 20:15: Batukada Zozongo Perkusio taldearekin herriko plazatik abiatuta.
  • 23:00: The Sparteens taldearen kontzertua. Zumardian.
Hilak 26, Igande inauteria
  • 06:00: Txistularien diana, Pontika, Beraun, Galtzaraborda eta Alaberga.
  • 12:00: Konpartsen desfilea Pontikatik abiatuta.
  • 17:30: Txantxariak Familia giroko musika ikuskizuna Zumardian.
Hilak 27, Astelehen inauteria
  • 06:00: Txistularien diana Gaztaño, Agustinak, Fanderia,  Lartzabal eta Gabierrotan.
  • 11:30: Go!Azen Filmaren emanaldia Niessen Kulturgunean.
  • 17:00-19:00:  High School musikalean oinarritutako txokoak. 6-12 urte bitartekoentzat. Merkatuzarren.
Hilak 28, Astearte inauteria
  • 06:00: Txistularien diana Erdigunean.
  • 18:00: Sardina ehorzketa iragartzeko erretreta Eliza kaleko amulleta elkartetik abiatuta.
  • 19:30: Sardina Ehorzketaren hileta segizioa Bittor Idiazabal kaletik abiatuta. Ondoren bertsoak eta azken agurra. Sardina Panierreko zubitik behera ibaira botako da.
Martxoak, 5 Iñudeak eta Artzaiak 11:30: Piñata igandea, Iñude eta Artzaien desfilea Koldo Mitxelena plazatik abiatuta.          
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.