Koxtapek antolatuta Gipuzkoako Ligako seigarren jardunaldia jokatuko da larunbatean Donibanen.

Gogor hasi dute denboraldia sanjuandarrek.
Badia kolorez beteko dute beste behin Gipuzkoako batelek. Ligako seigarren jardunaldia Pasaian jokatuko da, 16:00etatik aurrera.
Estropada erlojupekoa izango da, eta aurrekoan bezala, oraingo ere Nabalaldea parean lehiatuko da, badiaren babesean.
Guztira, 94 batelek parte hartuko dute estropadan, horietatik hamasei Koxtaperenak; bost San Pedrokoak; bost Illunberenak eta hamar Hibaikarenak.
Partaideak
Batelak_Pasai_Donibane 2017-02-18