Errenteria Irabazizek bat egin du GOT Grupo Oarso Taldeak biharko antolatu duen elkarretaratzearekin, eta herritar guztiak deitu ditu elektrizitate enpresen "gehiegikeriak" salatzera.
Errenteria Irabazizek bat egin du GOTek deitutako elkarretaratzearekin.
Errenteria Irabazizek bat egin du
GOT Grupo Oarso Taldeak biharko antolatu duen elkarretaratzearekin, eta herritar guztiak deitu ditu elektrizitate enpresen “gehiegikeriak” salatzera. 19:30ean izango da elkarretaratzea Niessen merkatalgunearen sarreran. Zaratatusa izango da , eta itzalaldia ere egingo dute.Familia ugarik bizi duten egoerari aurre egiteko neurriak hartzea ezinbestekotzat jo du alderdiak, “berehalako erantzuna eman behar zaie pobrezia energetikoan bizi diren familiei oinarrizko energia baliabideak ziurtatzeko”.
Elektrizitatearen mozketak legez debekatu behar direla esan du Errenteria Irabazizek, “ez bada gizarte zerbitzuek hala baimentzen dutela eta ziurtatzen dutela pertsona edo familia hori ez dela pobrezia energetikoan bizi”. Benetako tarifa soziala ere eskatu du, “etxebizitzan bizi diren kide guztien diru sarrerak kontuan hartuta egingo dena”. Salneurrietan deskontua pertsona guztiei egin behar zaiela gaineratu du, eta amaitzeko, bonu soziala elektrizitate enpresen artean ordaintzea eskatu du. Neurri horiek guztiak ezinbestekoak dira alderdiaren aburuz, eta lortzeko herritarren “presio etengabea” oinarrizkoa izango dela diote, “horregatik da garrantzitsua biharko elkarretaratzean parte hartzea”.