Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Eredu eraldaketa eskatu du EH Bilduk pobrezia energetikoarekin amaitzeko

Pobrezia energetikoaren aurka GOTek egingo duen elkarretaratzearekin bat egin du EH Bilduk. Bestalde, Mikel Oterorekin hitzaldia antolatu du hilaren 24rako.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/02/16
Energia berriztagarrietan oinarritutako sistema energetikoa eraikitzea da bidea EH Bilduren iritziz.

Energia berriztagarrietan oinarritutako sistema energetikoa eraikitzea da bidea EH Bilduren iritziz.

Pobrezia energetikoarekin amaitzeko, eredu eraldaketa bultzatzea dela bidea esan du Errenteria-Oreretako EH Bilduk. Horren harira, GOT Grupo Oarso Taldeak bihar 19:30ean egingo duen elkarretaratze zaratatsu eta itzalaldiarekin bat egingo duela esan du, eta herritar eta eragile guztiak deitu ditu parte hartzera. Herrien bideragarritasunerako zein herritarren bizi duintasunaren mantenurako ezinbesteko elementu bihurtu da energia EH Bilduren ustez, egungo eredu energetikoa, ordea, “zaharkitua” dago  eta “suntsitzailea” da koalizio subiranistaren iritziz, “horren menpe preso bizi gara. Egun oligopolio energetikoko multinazionalek beren onurarako erabili eta mugarik ez duen ustiaketaren bidez, energia negozio bilakatu dute”. Gehiengoaren pobretzeaz baliatzea leporatu die energia arloko enpresei, “energia herritarron eskubide eta ondarea izan ordez, euren aberastasuna handitzeko arma gisa erabiliz”. Horren adibide, CSN Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak Garoñako zentral nuklearra berriz zabaltzeko hartutako erabakia jarri du, “jendartearen osasuna eta segurtasuna bazterrean utzi eta urteetan zehar gehiengo politiko eta sozialaren aurkakotasunari muzin eginaz, etekin ekonomiko eta espekulatiboen mesedetan. Egungo eredu energetikoa ez da bideragarria EH Bilduren hitzetan, eta bidea, energia berriztagarrietara jauzi egitea dela gaineratu du: “Ingurumen ikuspegitik, zein bideragarritasun ekonomiko eta sozialetik, energia berriztagarrietan oinarritutako sistema energetikoa eraiki behar dugu, betiere kontsumoa murriztuta”. Proposamen argia egin du: “Kontsumo murrizketa eta berriztagarrien aldeko apustua. Azken horrek, ekoizpen eta banaketa deszentralizatua behar du bere arrakastarako”. Autokontsumoa sustatuko duten praktika burujabeak ere beharrezko direla esan du, “eskala txiki-ertainean produzitutako energia, hain zuzen. Hau guztia helburu jakin batekin, burujabetza energetikoa eskuratzea, inoren eta ezeren menpe egon ez gaitezen”. Horretarako bidea eredu propioa dela gaineratu du, oinarri eta balio berrietan eraikia, herritarrak eraldaketaren pieza zentral bihurtuta, eta tresna politiko eta sozialak horren mesedera jarrita. Alternatiba errealak mintzagai Bestalde, eredu energetikoaren inguruan gogoeta egin eta Euskal Herrian dauden alternatiba errealez mintzatzeko hilaren 24an, ostiralarekin, hitzaldia antolatu du 18:00etatik aurrera Bilgunean EH Bilduko legebiltzarkidea eta frackingaren aurkako aktibista den Mikel Oterorekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.