Madrilgo gobernuak astebetez atzeratu du erreformarako dekretua onartzeko erabakia, eta sindikatuek luzapena onartu.
Normaltasunez egingo dute lan datorren astean portuan.
Datorren astean normaltasunez lan egingo dute zamaketariek. Espainiako Gobernuak proposatu du astebete atzeratzea zamaketarien erreformarako dekretuaren sinadura: bihartik hurrengo asteko ostiralera, hilaren 24ra. Luzapena onartu dute sindikatuek, eta
bertan behera utzi dituzte hilaren 20, 22 eta 24rako deituak zituzten lanuzteak.
Halere, Madrilek dio ezinezkoa dela sindikatuen eskari batzuk betetzea, Bruselak agindutakoaren kontra doalakoan.
Pasaiako zamaketariek bihar dute batzarra, egoera berri honen aurrean zer egin erabakitzeko, baina baieztatu dute datorren asterako deituta zeuden mobilizazio guztiak bertan behera utziko dituztela.