Beraungo frontoiaren estalkia hobetu du udalak
Beraungo Jose Maria Usandizaga kalearen atzealdean dagoen frontoi publikoaren estalkia hobetu du udalak. Egitura metaliko bidez, handitu egin du aurretik zegoen itxitura. Euria egiten zuen egunetan instalazio hori oso gutxi erabiltzen zela esan dute udaletik.
Lanak egiteko 19.678 euroko inbertsioa egin du udalak, eta dagoeneko amaituta daude. Errenteriako Udalak jakinarazi du udal kirol instalazioetan hainbat inbertsio eta eraberritzeko lanak egiten ari direla, “kirolaren praktika herritarrentzat errazagoa izan dadin”.