Koalizio abertzaleak Gomistegiko proiektuaren pasarelari aurkeztutako alegazioak "Bilduren boikot estrategiaren" barruan kokatu dute jeltzaleek.
Kaiko Herrera “kolonizatu” nahi dutela salatu du Herrera Herrirak
“Obren hasiera atzeratzea”. Horixe da, EAJren aburuz, EH Bilduren helburua
Gomistegiko pasarelaren proiektuari alegazioak aurkeztuta. Jeltzaleen ustez, koalizio abertzaleak ez du proiektua behar bezala ezagutzen: “Ez dute ezagutzen edota ezagututa ere, nahita, informazio okerra zabaltzen ari dira herritarrak nahasteko, are larriagoa den”.
EH Bilduk hartu duen jarrerarekin kezkatuta dago EAJ, jeltzaleen ustez “herritarren ongizatearen alde lan egin ordez, boikot estrategiari” heldu diotelako, “pasaitarren bizi kalitatea eta eremua bera hobetuko duten obren hasiera oztopatuz”.
Zentzu horretan “biziberritze proiektuak autorik gabeko kaia aurreikusten duela” nabarmendu dute jeltzaleek “herritarrek pasea dezaten”. Horrez gain, hospitalilloko eremuan, “plaza eta anfiteatroa” eraikiko dituztela esan dute.