Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Gardena eta berme guztiekin

Herri kontsultarako hilabete pasatxo falta denean Demoarsok galdeketaren zuzentasuna eta gardentasuna bermatzeko organoen aurkezpena egin du; aurpegi oso ezagunak daude tartean.

olatz mitxelena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2017/02/17
demoarso.gizakatea

Azaroaren 6ko giza katea mugarri izan zen Demoarso prozesuan.

Herritarra, eta herritarrek borondatez antolatuta, baina, era berean, formetan zuzena, gardena, ganorazkoa. Hilabete pasatxo falta da Demoarsok gorriz markatutako egun handirako, eta helmugara bidean urrats garrantzitsua egin du aste honetan: galdeketaren zuzentasuna eta gardentasuna bermatzeko organoak era publikoan aurkeztu ditu. Herenegun izan zen aurkezpena, Errenteria-Oreretako Reina aretoan. Han elkartu ziren galdeketaren egunean herriz herri zeregin horietan ariko diren lagunetako asko. Berme batzordeko kideak, zein jarraipen batzordetakoak. Ez ziren den-denak, baina mordoa bai, aurpegi oso ezagunak tartean. Hurrengo orrian irakur daiteke izen-abizenen zerrenda, oraindik ere osatzeke dagoena. Demoarsoko bozeramaile Imanol Esnaolak, Gure Esku Dago-k bereziki zaindu nahi duen alderdia dela esan zuen: «Herri kontsulta bat da, herritarrek antolatua, baina horrek eskatzen du berdin-berdin gardentasuna, eraginkortasuna eta formaltasuna». Zehaztu zuenez, berme batzordeari prozesuaren protokoloa betetzen dela zaintzea dagokio. «Protokoloa idatziz jasota dago eta berme batzordeari dagokio herriz herri protokolo hori betearaztea», adierazi zuen Demoarsoren bozeramaileak. Eskualdeko pertsona ezagun asko bildu ditu Demoarsok berme eta jarraipen batzordeetan, eta babes hori lortu izana «oso-oso pozgarritzat» jo zuen Imanol Esnaolak, «Oarsoaldeko pertsona ezagunen muskulu handi batek hartuko duelako bere izenaren bizkar kontsultaren gardentasuna eta eraginkortasuna».
«Oihartzunaren bila goaz eta jendea interpelatua sentitzea nahi dugu» Imanol Esnaola Demoarsoko bozeramailea
Demoarso iniziatibaren eledunaren arabera, «esanguratsua da eta, pozgarria ere bai, ikustea badagoela konpromiso bat praktika demokratikoen aldekoa, zabala eta ondo oinarritua». Martxoaren 19an egingo da galdeketa Oarsoaldean, eta atzerako kontaketa hasia da. Energia guztia gutxi da erronkari aurre egiteko. Asko dira egitekoak, eta handia eskulanaren beharra. «Boluntarioak biltzeko lan batean jarrita gaude egun horren inguruko antolaketari begira, eta horrekin batera, mahaietako lehendakari eta laguntzaileen zerrendak osatzen ari gara», jakinarazi zuen Esnaolak. Herriko lantaldeetan ez ezik, zeregin horietarako izena Internet bidez eman daiteke. Horretarako aukera zabalik dago demoarso.eus webgunean. Kanpaina erabakigarria   Era berean, laster, kanpaina hasiko dela iragarri zuen. Martxoaren 4ean hasiko da eta erabakigarria izango da Demoarsorentzat: «Garrantzitsuena guretzako kanpaina izango da, batez ere, gure kanpainak behar duelako ahoz ahokoa izatea. Urliak berendiari, bakoitzak ondokoari esatea bozkatuko dela, parte hartuko duela, zergatik parte hartuko duen, batek esatea zergatik alde, besteak esatea zergatik kontra… Baina aldi berean sortzea debaterako eta eztabaidarako espazio ireki bat». Norabide horretan, kanpaina bitartean eskualdeko lau herrietan jarduera ugari antolatuko dituztela aurreratu zuen, baita ere, Esnaolak, eta besteak beste, Jose Mari Agirretxe Porrotx institutu guztietan izango dela aurreratu zuen, ikuskizun baten bitartez, gazteekin parte hartzeari buruz eta erabakitzeari buruzko bere gogoetak plazaratzen. Horrez gain, hitzaldi interesgarriak eta agenda oparoa agindu zituen, guztiak helburu berarekin antolatuak: «Oihartzunaren bila goaz, eta jendea interpelatua sentitzea nahi dugu gauza positibo baten gainean. Ez gaude ohituta helburu politikoez hitz egitera, baina kasu honetan, helburu kolektiboa den aldetik, kanpainak hori lortzea nahi dugu; zergatik, zertarako, zer uste du batek, zer besteak…». Kanpaina bukatuta, ordea, ez dira egiteko guztiak guztiz amaituko. Azken txanpan, herri galdeketa bera antolatzea eta bideratzea izango da egiteko nagusia.
demoarso.batzordeak

Berme eta jarraipen batzordeetako kideetako batzuk, herenegun egin zuten aurkezpenean.

BERME BATZORDEA
  • Pako Alvarez. Batzordearen lehendakaria, abokatua.
  • Alazne Garmendia. Batzordearen idazkaria, abokatua.
  • Joxe Angel Arbelaitz. Abokatua.
  • Maddalen Dorador. Abokatua.
  • Iñigo Urrutia. Jurista, EHUko irakaslea.
  • Manu Gomez. Irakaslea, kontsulten antolaketan aditua.
JARRAIPEN BATZORDEAK Errenteria-orereta 
  • Jose Mari Madinazkoitia
  • Joseba Etxeberria
  • Mikel Odriozola
  • J. M. Izagirre
  • Mikel Ugalde
  • Josu Mitxelena
  • Urko Mitxelena
  • Iñaki Gomez
  • Itziar Gomez
  • Xabier Martinez
  • Xanti Moriones
  • Jaione Karrikiri
  • Nahiara Gago
  • Tina Diaz
  • Itziar Ostolaza
  • Patxi Astibia
  • Encarni Guereño
  • Jon Maia
  • Aurkene Astibia
  • Iñaki Zapirain
  • Luis Mari Ezeiza
  • Jon Zumalabe
  • Iñigo Susperregi
  • Koro Mitxelena
  • Lourdes Uranga
  • Ion Collar
Donibane
  • Lurdes Sistiaga
  • Nekane Sarasua
  • Edurne Urtizberea
  • Antxon Basurko
  • Sergio Ekiza
  • Karmele Urtxulutegi
San Pedro
  • Jose Ignacio Elortegi
  • Mikel Astarloza
  • Juankar Alduntzin
  • Julian Osa
  • Axier Enbil
Antxo
  • Junkal Mintegia
  • Olatz Mujika
  • Urko Etxebeste
  • Patxi Azparren
  • Iosu Del Moral
Trintxerpe
  • Hegoi Perez
  • Larraitz Illarregi
  • Urko Imaz
  • Tito Perkaz
Lezo
  • Miren Ormazabal
  • Aitor Sarasola
  • Juani Urkizu
  • Agustina Pontesta
Oiartzun
  • Roman Irigoien
  • Arantza Manterola
  • Joseba Olaziregi
  • Aiora Perez de San Roman
  • Idoia Rekalde
  • Igor San Jose
KONTUAN HARTZEKO DATAK
  • Hilak 23. Gazteak eta erabakitzeko eskubidea hitzaldia, Joxe Mari Agirretxe Porrotx-en bizipen eta amets partekatuak, 17:30ean, Niessen aretoan, doan.
  • Martxoak 4. Kanpainaren hasiera ofiziala Errenteria-Oreretan. 13:00etan txupina Herriko Plazan, eta 14:30ean herri bazkaria Merkatuzarren. Bazkarirako txartelak 10 euroan daude salgai, Errenteria-Oreretako Gure Esku Dago-k Maria Lezo kalean duen bulegoan. Dendaren ordutegia, astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 12:00etatik 13:00etara. 10 urtetik beherakoentzat bazkaria doan da.
  • Martxoak 11. Lipdubaren entsegua, 11:00etan, Errenteria-Oreretako Herriko Plazan.
  • Martxoak 12. Lipdubaren grabazioa egingo dute. 18:00etan estreinaldia Errenteria-Oreretako Gamon Zumardiko karpan. Argazki erakusketa jarriko dute aldi berean.
DATUA

27

bozkaleku Guztira, 27 bozkaleku izango dira galdeketaren egunean Oarsoaldeko lau herrietan. Horietatik hamalau Errenteria-Oreretan jarriko dituzte, auzo guztietan egokitzen ari diren guneetan. Pasaian, Donostia aldeko bizilagunek ere botoa emateko aukera izango dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.