AItzol Gogorza euskal presoak gose greba mugagabea hasi zuen atzo (osteguna). Larri gaixo dago oreretarra. Abuztuan ere egin zuen gose greba.
Aitzol Gogorzaren egoera salatzeko elkarretaratze bat.
Aitzol Gogorza larri gaixo dagoen euskal preso oreretarrak gose greba mugagabea hasi du. Atzo hasi zuen borrokaldia Basauriko (Bizkaia) espetxean.
Gogorzak nahasmen obsesibo-konpultsiboa du, eta psikiatren arta behar badu ere, espetxean ez diote behar bezalako jarraipenik egiten. 100.2 artikulua aplikatu eta baldintzapean aske utzi edo zigorra etxean betetzea eskatzeko
sei eguneko gose greba egin zuen iazko abuztuan.
Abenduan, berriz, antsietate krisi batek jota
erietxera eraman zuten. Orain, baldintzapeko askatasuna ez diotela ematen ikusita, berriz ere barauari ekitea erabaki du.