Kaldereroen konpartsa bihar helduko da Hungariatik. Urtero egiten duten moduan, inauteriak iragarriko dituzte. Alabergako plazatik abiatuko da Arditurri Auzo Elkarteak antolatzen duen konpartsa,
Kaldereroak iritsiko dira asteburuan.
Kaldereroen konpartsa bihar helduko da Hungariatik. Urtero egiten duten moduan, inauteriak iragarriko dituzte. Alabergako plazatik abiatuko da Arditurri Auzo Elkarteak antolatzen duen konpartsa, eta Biteri, Biteri Txiki, Gamon Zumardia eta Herriko Plaza zartagin hotsez eta kantuz beteko dute Pasai Txarangak lagunduta. Herriko Plazan muntatuko dute kanpalekua. bertatik Madalena, Maria de Lezo, Xenpealr eta Biteri kaleak zeharkatuko dituzte, alabergako plazan amaitzeko desfilea.
19:30ean abiatuko dira kaldereroak.
Igandean ere
Kalderero Txikien txanda helduko da igandean. Pasai Txarangak eta Telleri absbatzak lagunduko ditu txikienak. Telleri Ikastetxeko Guraso Elkarteak antolatzen duen konpartsa, 11:00etan irtengo da Telleri Alde ikastetxetik. 12:30etan, berriz, kanpaldia egingo dute herriko plazan eta Udal Txistularien Bandarekin batera arituko dira.