Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

[Bideoa eta argazkiak] Memoriaren Basoa, ahanztura urratzeko

Memoriaren Basoa eraikitzeko, frankismoan, Jaizkibelen zegoen Iparragirre baserriaren lurretan eraikitako barrakoien eremua aukeratu dute.

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2017/02/18
Memoriaren Basoa egi bihurtzeko lanean ari dira.

Memoriaren Basoa egi bihurtzeko lanean ari dira.

30 lagun bildu dira gaur auzolanerako. Jaizkibelen batu dira. Helburua, Memoriaren Basoa eraikitzea. Horretarako, frankismoan, Jaizkibelen kokatuta zegoen Iparragirre baserriaren lurretan  eraikitako barrakoien eremua aukeratu dute. Iparragirre barrakoiak. Bertan, 900 trabajadore, langile bataloietako kideak, izan zituzten tropa frankistek atxilo, frankismoaren esklabo izan ziren. Euskaldunak izan ziren bertan. Baita frankistek Espainiako Estatuan atxilotutako asko, eta tartean, pasaitar bat, Donibaneko Xeberiano Sistiaga. Bertan izandako gehienak desagertuak badira ere, Sistiaga bizirik da, eta oso ongi oroitzen da barrakoiekin. Trabajadore horiek, Jaizkibelgo errepidea egin zuten, besteak beste, lan zibil eta batez ere interes militarrekoak egiteko baliatzen zituzten eta. Hura gogoratzeko, memoria historikoa ez galtzeko, ahanztura urratu eta argitara ateratzeko bildu dira gaur auzolanera. Baina baita, ondare kulturala eta naturala balioan jartzeko. Etxetxo Memoria Historikoaren elkarteak eta Lezoko Ekologi Taldeak deitu dute auzolana. Ekologi Taldeko kideek 27 urte daramate eremu horretan lanean, txukun mantendu eta berreskuratzeko. Orain elkarlanean ari dira bi eragileak Memoriaren Basoa egi bihurtzeko. 450 zuhaitz eta landare aldatuko dituzte bertan, gaur horietatik 250 jarri dituzte. Denak Euskal Herriko espezieak izango dira Ekologia Taldeko Josu Pikabeak azaldu duenez. Hurrengo lanak itxitura jartzea, aldatutako zuhaitz eta zuhaixkak babesteko, eta barrakoietan pilatutako zaborra garbitzea izango dituztela gaineratu du lezoarrak: “Izan ere, gerra garaiko barrakoiak jendeak txabola gisa erabili ditu eta zabor ugari bildu da bertan”. Ildo beretik mintzatu da Etxetxo elkarteko Joxe Luix Agirretxe: “Berreskuratu nahi dugu inguru hau, ondare natural, historiko eta kultural bezala. Basoa errekuperatzen doan neurrian, eta barrakoietan dagoen zaborra garbituta, herritarrek bisita dezaten errekuperatu nahi dugu”. Horretarako, seinaleak jarri eta ibilbideak egin nahi dituzte bertan. Aurrera begira beste asmoa ere badute, ofizialki ondare historiko kultural izendatzea ingurua eta gerraondoko arrasto horiek, “gure eskutatik kanpo gelditzen da hori”. Beste helburua, lur horiek herri lurrak izatera pasatzea du Etxetxok, “pribatuak dira, nahi genukeena da udalak eskuratzea eta herritarrek erabiltzea, ondarea izatea”. Ondare izendatzea lortuko balute bisita gidatuak egin nahi dituzte bertan, “herriko beste eragileek erabiltzea eta bestetik, aukera baldin badago, barrakoi bat berreraiki eta garai hura birsortzea”. Hiru eraikin luze dira, barrakoiak. 1939ko udazken-negua eta 1940ko udaberri artean eraiki zituzten. Erantzunarekin pozik Erantzunarekin pozik azaldu da Agirretxe: “Izugarria izan da, poz handia hartu dugu. Batetik, ekologi taldearekin elkarlanean aritzea pozgarria da, beraiek 27 urte daramatzate lanean inguru honetan, eta lehenik eta behin aitortza egin behar zaio egin duten lan isilari. Herriko bi kolektibo elkarlanean aritzea eta deialdiak arrakastatsuak izatea pozgarria da”. Gazteen parte hartzeak ere poztu ditu, “jende gaztea ikustea bertan, auzolanean, basoa eraikitzen izugarria da, are gehiago beren ahotik entzutea trabajadoreen berri badutela”. Data zehatzik ez badute ere, auzolanak antolatzen jarraituko dute. Eta horietara, noski, Lezoar guztiak daude gonbidatuta.
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
Memoriaren Basoa. Lezo
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.