Gipuzkoan 54.762 etxeetan bizi dira pobrezia energetikoan, eta arazo horrek 80 urtetik gorako pertsonak dituzten lau familiatik bati, 9.859ri hain zuzen ere, eragiten dio.
Pobrezia energetikoaren aurkako elkarretaratzea. Argazkia: Carrera.
Pobrezia energetikoari aurre egin eta argindarraren tarifa igoeraren aurka azaltzeko GOT Grupo Oarso Taldeak deitu eta ESK eta LAB sindikatuek eta EH Bildu eta Errenteria Irabaziz alderdiek babestu zuten elkarretaratzearekin bat egin zuten atzo arratsaldean hamarnaka lagunek. Batzuk manta soinean, negu gorria eta familia ugarik bizi duten egoera larria irudikatzeko, besteak txilibituak hartuta ahalik eta zarata gehien ateratzeko, baina guztiak helburu bakarrarekin, elektrizitate enpresen jarrera salatu eta egungo energia politikak aldatu behar direla ozen esateko.
Gipuzkoan 54.762 etxeetan bizi dira pobrezia energetikoan, eta arazo horrek 80 urtetik gorako pertsonak dituzten lau familiatik bati, 9.859ri hain zuzen ere, eragiten dio.