Aitzol Gogorza larri gaixo den preso oreretarra gose greban da pasa den ostegunetik.
AEMk elkarretaratzea egin zuen larunbatean Basauriko espetxe aurrean.
Aitzol Gogorza larri gaixo den preso oreretarra
gose greban da pasa den ostegunetik. Gaurkoarekin bost egun bete ditu du greban Gogorzak. Horren harira, nazio manifestaziora deitu du AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduak Errenteria-Oreretan. Igandean antolatu du manifestazioa, eta 17:30ean abiatuko da Herriko Plazatik Gogorza etxeratzea eskatzeko.
Jarraitzeko asmoa
Senideen bisita atzo izan zuela esan du Arantxa Otaegik, Gogorzaren ama, “indartsu ikusi zutela esan dute, grebarekin aurrera jarraitzeko asmoz ahal duen bitartean”.
Gaur bestalde, egunean zehar abokatuen bisita jasotzekoa dela oreretarra jakinarazi du Otaegik.