Lasterketaz eta herri giroaz gain, atzoko Lezo-Jaizkibel lasterketak askorako eman zuen. Omenaldi bat egin zuten, elkartasun keinuak izan ziren, eta elkartasun erronka baten berri emateko aukera ere izan zen. Zatika.
Lierni Lekuona txirrindulari lezoarrak herritarren omenaldia jaso zuen atzo. Lezotarrak Lasterkari Taldeak urtero Lezoko kirolari bat omentzeko baliatzen du proba, eta aurten Lierni Lekuonari gorazarre egiteko baliatu zuten eguna. Arrazoi asko zegoen horretarako: Euskal Herriko Ziklokros Txapelketan irabazle, iazko Italiako Giroan partaide, 14 urterekin Gipuzkoako txapeldun, 16 urterekin Euskadiko kadete etan txapeldun eta bigarren Espainiakoan… Bizkaia-Durangoko txirrindulariak esker on hitzak izan zituen antolatzaileentzat eta herriarentzat, eta lanean jarraitzeko konpromisoa azaldu zuen. Ondoko bideoan bere adierazpenak.
Zaporeak-eko kideak, atzo, Lezon.
Bestalde, elkartasun helburua ere zuen atzoko probak. Zaporeak elkartearen aldekoa. Grezian, errefuxiatuen guneetan, milaka otordu ematen dituzte Zaporeak-eko kideek. Hortaz, haiek laguntzeko, inskripzio bakoitzeko euro bat eman zieten elkarteko kideei antolatzaileek. Udaletxe parean, esker on hitzak izan zituzten ere Zaporeak-eko ordezkariek. Goizean zehar euren gaiekin postua jarri zuten plazan: elastikoak, jertseak eta bestelakoak izan zituzten salgai.
Kaluren hurrengoa, mundiala
Arkaitz Kalu Erice ezagun bihurtu da azken urteetan bere elkartasun erokeriengatik. 2015ean, 100 kilometroko martxa bat egin zuen; iaz, 24 ordukoa; eta aurten ere badu motibaziorik eta ideiarik bere egitasmoekin aurrera egiteko: Gipuzkoako kostaldea alderik alde zaharkatzeko asmoa du, Mutrikutik Hondarribira, maiatzaren 27an. Eta beti helburu batekin: Markelen Irria eta Juneren Hegoak taldeen bitartez, gaixorik dauden haurrei laguntzea.
Maiatzaren 27ko erronkarekin, zehazki, Donostia Ospitaleko ama haurren eraikineko pasabideak atontzeko, “humanoago egiteko” dirua bilduko du. Atzo bertan eman zuen horren berri Ericek hitzez, eta eskuz esku eman zuen informazioaren bidez.
Kalu Erice, bere egitasmo berriaren azalpenak ematen.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.