Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hasi dira hirigune historikoa biziberritzeko jardunaldiak

Horietan, Espainiako Estatuko eta Euskal Herriko 60 teknikari bildu dira. Errenteriako Udalak eta Teknalia enpresak antolatu dute jardunaldia,

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/02/20
Hirigune Historikoa biziberritzeko jardunaldietan 60 teknikari bildu dira.

Hirigune Historikoa biziberritzeko jardunaldietan 60 teknikari bildu dira.

Hirigune historikoa biziberritzeko jardunaldiak  hasi dituzte Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean. Horietan, Espainiako Estatuko eta Euskal Herriko 60 teknikari bildu dira. Errenteriako Udalak eta Teknalia enpresak antolatu dute jardunaldia, eta besteak beste,  arazoak identifikatu eta horiei aurre egiteko bideak antzemango dituzte, baita kudeaketa ereduak ere, eta finantziazio era berriak eta kudeaketa ereduak ere aztertuko dituzte jardunaldian. Julen Mendoza alkateak zabaldu ditu jardunaldi horiek gaur goizean. 2012ko plan estrategikoa osatzeko garaian hirigunea biziberritzeari garrantzia berezia eman ziotela esan du Mendozak: “Erdi arokoa da alde zaharra, ondoren industrializazio prozesua bizi zuen herriak eta Manchester Txikia deitu zuten ondorioz. 1950. urtean 16.000 biztanle zituen gure herriak, eta 1975ean 46.000 biztanle, fabrika ugari zabaldu zituzten bertan. Industria hori desagertu eta hirigune historikoan inbertsio asko egin badira ere, uste dugu oraindik ere azken horren biziberritzearekin zor publikoa dugula”. Indarguneak dituela hirigune historikoak esan du: “gure herriaren bihotza izaten jarraitzen du, bizitza alde zaharrean ematen da, bihotza eta  bizitza dagoen tokian komertzioa dago”. Hirigintza arloan urteetan zehar alde zaharrean egin diren inbertsioetako batzuei aipamena egin die, bestalde. Torrekua aipatu du, eta bertan udalaren apustu den sormen gunea kokatu dutela nabarmendu du. Kapitain Etxeari, Errenteria-Oreretako beste eraikin historikoetako bati ere egin dio erreferentzia, “berritzen amaitu berri dugu Jantziaren Zentroa hartzeko. Gainera berritze lanetan erdi aroko labea aurkitu zuten bertan”. Hirigune historikoan komertzio berriak zabaltzeko laguntzak ematen ari dela udala nabarmendu du bestalde Mendozak. Emakumeen etxea da beste apustua, “gune historikoan kokatuko dena” Errenteria-Oreretaren Hirigune Historikoa biziberritzeko bulegoa epe laburrean zabalduko du udalak,  eraginkortasun energetikoa eta irisgarritasunaren arloak landuko dituena. Bulego hori, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean jarriko du martxan. Errenteriak, Erdi Aroko trama duen hirigune aberatsa duela nabarmendu du udalak, “horri balioa eman nahi dio udalak. Zeharkako gaiak ere landu nahi dira, erdialdearen garrantzi urbanistikoa, ekonomikoa eta soziala, betiere garapen iraunkorra bermatuta”. Bereziki hirigune historikoak aztertuko badituzte ere,  auzo historiko ezberdinak eta horien birgaitze energetikoa ere jarriko dute mahai gainean gaurko jardunaldiaren barruan. Halako jardunaldiak egitea garrantzitsua dela esan du azkenik, eta parte hartzaile guztiei eskerrak eman dizkie, “ikastea garrantzitsua delako une honetan, dena eraikitzeko dugunean. anbizio handiko lana dugu aurretik, urte batzuk eskatuko dituena”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.