Lehiatu diren zortzi kategorietatik lautan San Juan izan da garaile.
Senior neska eta mutilak, eta mutil kadeteak eta gazteak; guztiek irabazi zuetn lehengo larunbatean Donibanen jokatutako Gipuzkoako Batel Ligako seigarren jardunaldiko estropada. Guztira, zortzi estropada lehiatu ziren, eta horietatik erdia arrosentzat izan zen, antolatzaileentzat.
Hibaikako senior neskak bigarren tokian helmugaratu ziren, eta sailkapenean bigarren dira. Beltzezko neskek kadeteen mailaren lidergoari esuten diote tinko.
Kadete mutiletan Illunbe eta San Pedro hirugarren eta laugarren izan ziren, hurrenez hurren.
Datorren asteburuian atsedena dute batelek, eta bi aste barru ekingo diote berriz ligari, Pasaiako badian bertan.
Sailkapenak