San Pedroko Gure Esku Dago-k herriko eragile eta norbanakoak bildu nahi ditu, martxoaren 19ko galdeketari atxikimendua erakusteko.
Azaroaren 6an Demoarsok antolatutako giza katea, San Pedroko Arraunlari kalean.
Ostiralean (hilak 24), 18:00etan, frontoian. Hortxe San Pedroko Gure Esku Dago-k luzatu duen deialdia. Zioa, martxoaren 19an
Demoarsok antolatutako herri galdeketari atxikimendua erakustea. Horretarako tokiko ahalik eta eragile gehien bildu nahi dituzte, baita norbanakoak ere, guztiak elkartu eta argazki bidez atxikimendua adierazi, eta kontsultan parte hartzeko deialdia egiteko.
Jarraipen batzordea
San Pedroko Gure Esku Dago buru belarri ari da galdeketaren antolaketan. Jarraipen batzordea izendatua dute jada,
bozkalekuak zehaztuta, eta horrez gain, hauteslekuetako partaidetza txandak osatzen ari dira.
San Pedro Jarraipen batzordea:
- Jose Ignacio Elortegi
- Mikel Astarloza
- Juankar Alduntzin
- Julian Osa
- Axier Enbil