Harremantxo talde feministak argazki lehiaketa antolatu du martxoak 8aren atarian.
Antxon, emakumeak hasiak dira lanean martxoaren 8aren prestaketan. Harremantxo talde feministak koordinatuta, bi batzar egin dira barrutian, Emakumeen Nazioarteko Egunari lotutako guztiak harilkatzen joateko, eta lanak, jada eman du lehen fruitua. Argazki lehiaketa.
Hiru gai hautatu dituzte argazki lehiaketarako: gorputza, zaintza eta morea, eta argazkiak hiru gai horien bueltakoak izan behar dute. Horixe baldintza nagusia. Hortik aurrera, nahi adina argazki bidali daitezke,
posta elektronikoz, martxoaren 6ra bitartean.
Ondoren, lehiaketarako jasotako argazki guztiak ikusgai jarriko dituzte Leunda, Izadi eta Dani tabernetan, herritarrek ikusi eta botoa emateko aukera izan dezaten.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, lehiaketako irabazleek gaiari lotutako liburu bana jasoko dute opari martxoaren 19an.