Bilketaren azken eguna ostirala izango da.
Ostirala da bilketarako azken eguna.
Nigeriako Edo zonalderako arropa bilketa egiten ari da Asociacion Unidad Africanos elkartea. Haur zein helduentzako arropa biltzen ari dira, baita jostailuak, oinetakoak eta motxilak ere. Lagundu nahi dutenek, Pio Baroja Ikastetxearen eraikinera jo behar dute (Urdaburu kalea, 2) astelehen, asteazken eta ostiraletan 10:00etatik 14:00etara, eta astearte eta ostegunetan 16:00etatik 19:00etara. Bilketaren azken eguna ostirala izango da.
Antolatzaileek azaldu dutenez, materiala jasotzeko aukera ere badago. Horretarako, 688 44 45 53 telefono zenbakira deitu eta
mezu elektronikoa bidal dezakete.