Emakumeetan, San Juan izan zen seniorretan zortziko ontzia aurkeztu zuen elkarte bakarra.

Lourdes Camarak entrenatzen ditu Koxtapeko neska gazteak.
Urre bat eta bi brontze. Hortxe San Juanek igandean jokatu zen aulki mugikorreko distantzia luzeko Euskadiko Txapelketan lortutakoa.
Emakumeetan, San Juan izan zen seniorretan zortziko ontzia aurkeztu zuen elkarte bakarra. Hortaz, dominarik ez zen banatu maila horretan —gutxienez hiru ontzi lehiatu behar izaten dira—. Horrez gain, bi brontze irabazi zituzten sanjuandarrek.
Estropada, Oriok irabazi zuen, Hondarribiak baino 13,82 segundo azkarrago helmugaratuta. Hirugarren Zierbena izan zen.
Orion jokatu zen Euskadiko Txapelketan, eta garaipena lehengo astean zendu den Jon Salsamendiren aitari eskaini zioten. Salsamendik zortziko irabazlean arraun egin zuen.
Sailkapena