Udal gardena eskari, mozio bidez
Lezoko sozialistek "gardentasunerako ataria bat" eskatuko dute, herritarrek udal informazio guztia eskura izan dezaten, sarean.
Lezoko Udalak Gardentasunerako Ataria sor dezan mozio bat erregistratu duela jakinarazi du PSE-EEk. Sozialisten bozeramaile Jose Angel Sanchezek azaldu duenez, asmoa litzateke , udalaren webgunean, atal bakarrean, herritarrek informazio guztia eskuragarri izatea.
Norabide horretan, Lezoko Udalari Eudelen Gardentasunaren Aldeko Udalen Sarera atxikitzeko eskatuko diote. Lezoko PSE-EEk jakinarazi duenez, 31 udal atxikitu dira jada aipatu sarera.
Udalak “kristalezko hormak” izan ditzan lortu nahi dute sozialistek, lezoarrek erabakietan parte hartzeko orduan, behar adinako informazio izan dezaten.
