Martxoaren 3an izango da afaria, martxoaren 8a ospatzeko.
Harremantxo talde feministak Antxon egin duen murala
Harremantxok eta Basarik afari feminista antolatu dute martxoak 8a ospatzeko. Afaria, martxoaren 3an izango da, ostirala, eta afarirako txartela martxoaren 1a bitartean egongo dira salgai, Leunda tabernan, 10 euroan. Menu begetarionoa ere izango da aukeran.
Antolatzaileek iragarri dutenez, “aurten ere ez Bingo Feminista” ez da faltako.
Martxoak 8aren atarian, biderkatzen ari dira egunaren harira antolatutako jarduerak. Horien guztien berri datozen egunotan aurreratuko du HITZAk.