Bake epaile bila
Gaur argitaratu dute Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdia.
Pasaiako Udalak bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko deialdia egin du. Interesdunek eskaerak Pasaiako Udalaren Erregistro Nagusian aurkeztu behar dituzte, gaurtik hasi eta martxoaren 14ra bitartean.
