Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Sare-ren agerraldiarekin bat egin dute Sortu eta Errenteria Irabaziz alderdiek

Aitzol Gogorza larri gaixo dagoen preso oreretarrak bizi duen muturreko egoera salatu eta etxeratzea eskatzeko Sare Herritarrak larunbatean egingo duen agerraldiarekin bat egin dute Oreretako Sortu eta Errenteria Irabaziz alderdiek.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/02/23
Aitzol Gogorzaren aldeko herri argazkia urte zahar egunean. Argazkia: Errenteria-Oreretako Sare.

Aitzol Gogorzaren aldeko herri argazkia urte zahar egunean. Argazkia: Errenteria-Oreretako Sare.

Aitzol Gogorza larri gaixo dagoen preso oreretarrak bizi duen muturreko egoera salatu eta etxeratzea eskatzeko Sare Herritarrak larunbatean egingo duen agerraldiarekin bat egin dute Oreretako Sortu eta Errenteria Irabaziz alderdiek. Sortuk berehala aska dezatela eskatu du, “espetxeko bizi baldintzek bere gaixotasunaren larritasuna areagotzen dutelako egunez egun”. Irmoki salatu du  oreretarrak bizi duen “muturreko egoera” eta gaineratu du ez duela onartuko “espetxe politika anker eta zital honek gure kidea den Aitzol egun batez gehiago bahitua” izatea. Indarrean dagoen legedia ezarrita Gogorzak kalean behar lukeela erantsi du Sortuk, “beste hainbat preso politikok bezala”. Euskal jendartea ez dago Sorturen iritziz “eraso bat gehiago ere” jasateko prest: “Espainiako eta Frantziako Estatuen estrategia errepresiboak eraildakoak, torturatutakoak edo jazarpenak jasandakoak asko izan dira. Oreretako herriak Aitzol kalean eta bizirik nahi du, eta herriak diogu, ugariak eta anitzak direlako bere askatasuna aldarrikatzen duten espresioak. mendekuan oinarritutako espetxe politika Aitzol eta gainontzeko preso politikoak etengabe erasotzen ari da, bai fisikoki eta baita psikologikoki ere”. Azken horren harira, Ibon Iparragirre larri gaixo den preso ondarrutarrak duela egun gutxi jasandako erasoa edota Sara eta Izarren auzia aipatu ditu. Herritar guztiak ekarpea egitera deitu ditu, bestalde, “Euskal herriak bizi duen gatazka politikoaren ondorioei aurre egiteko eta Aitzol etxeratzeko. Izan ere, zenbat eta gehiago izan Aitzolen askatasunaren alde lanean gabiltzanok, orduan eta indar handiagoz erantzun ahal izango diogu estatu zapaltzailearen blokeo jarrerari”. Babesa eta besarkada beroena helarazi die azkenik Gogorzari berari eta baita haren senide eta lagunei ere, “Aitzol etxeratzeko borrokan alboan izango gaituzue, egunez egun eta eremuz eremu lanketa eginez, gure lehentasunezko helburua baita Aitzol eta gainontzeko preso politikoak ahalik eta arinen etxera ekartzea”. Giza legezko arrazoiak Errenteria Irabaziz alderdiak ere bat egin du Sarek larunbatean 11:30ean Herriko Plazan deitu duen agerraldiarekin. Giza legezko arrazoiengatik Gogorzaren osasunaren gaineko kezka azaldu du: “Egunetik egunera okerrera egiten ari da Aitzol Gogorzaren osasun egoera. Horregatik aske uztea eskatzen dugu”. Larunbateko agerraldian parte hartzera deitu dituzte herritar guztiak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.