Elkarretaratzea eta manifestazioa egin dute udal egoitzen garbiketako eta Jesusen Bihotza egoitzako langileek.
Errenteriako Udalaren menpeko egoitzak garbitzen dituzten langileek eta Jesusen Bihotza Zahar egoitzako langileek elkarretaratzea eta manifestazioa egin dute. Mobilizaziora deitu duten sindikatuen esanetan (ELA, LAB, ESK, UGT eta CCOO), beren hitzarmen kolektiboaren negoziazioaren blokeoa salatu nahi izan dute protestekin. Udaletxe parean bildu dira langileak 12:00etan eta ordu erdi beranduago zaharren egoitzarantz abiatu dira manifestazioan. Bidean, Gizarte Zerbitzuen eraikinaren aurrean gelditu dira.
Langile horiek 2012az geroztik lan baldintzak eguneratu gabe dituztela salatu dute sindikatuek, eta hitzarmen kolektibo duina lortu arte borrokan jarraituko dutela esan dute.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.