Aldundiak Ulia-Jaizkibel Kontserbazio Bereziko Eremuaren Kudeaketa Planaren gaineko informazio hirutan ukatu diela salatu du talde ekologistak.
Geoforma esanguratsuak daude Jaizkibelen Aranzadiren ustez, beste inon ez daudenak.
2013. urtean izendatu zuten Ulia-Jaizkibel Kontserbazio Bereziko Eremua. Izendapen horren arabera, inguruaren kontserbazio helburuak lotzeko sei urteko epea ezarri zuten, eta horretarako kudeaketa plan bat aurreikusi. Eguzkik salatu duenez, hiru bider jo dute aldundira kudeaketa plan horren gaineko informazio eske, eta hiruretan erantzunik ez dutela jaso salatu dute.
“Hori gauzatzen ari ote den zalantza handiak ditugu”, ohartarazi dute, “batetik, ezarritako neurriak aurrera eramaten ari direnik ikusten ez dugulako, bestetik kontserbazio helburuak lortzeko kaltegarriak izan daitezkeen jarduerak ematen ari direlako”, salatu dute.
Erakunde publikoek beren jardueren gardentasuna etengabe iragartzen duten arren, errealitatea bestelako dela salatu du Eguzkik: “Hitzek eta ekintzek ez dute bat egiten” eta “informazioa ezinbestekoa dela” aldarrikatu du.