Miel Otxin lapurra erretzen dute urtero Pasaian inauterietako ostiralean.
Ziripot, Miel Otxin… Lantzeko inauterietako pertsonaia guztiak ibiliko dira gaur arratsaldean Pasai Antxon, lehenbizi, ikastolako haurren eskutik, eta ondoren Alkartasuna Dantza Taldeak girotuta. Herritar guztiak daude deituta festara.
Jada gauean, Gantxegitar DJek girotu dute parranda, Kurlikan. Inauteriek, edonola ere bihar joko dute gaina Antxoko kaleetan, gazte asanbladak sustatutako etorkizunera bidaian.
Egitaraua:
Gaur
•
18:00: Azokatik abiatuta, Lantzeko inauteria, Alkartasuna Dantza Taldeak antolatuta.
Bihar
•
14:00: Herri bazkaria, azokan, Jai Batzordeak antolatuta.
•
19:00: “Karropoteo intergalaktikoa”, 19:00etan, Gure Zumarditik, Antxoko
Gazte Asanbaldak antolatuta.
•
21:00: Afaria, kultur etxean, Antxoko Gazte Asanbaldak antolatuta.
Etzi
•
12:00: Motorzaleen konpartsaren irteera, barrutiko kaleetatik zehar.