Ama hizkuntzen garrantziaz aritu, eta euskara jakin gabe haurrei etxeko lanetan laguntzeko tresnak emango dituen hitzaldia antolatu dute
Ama hizkuntzen garrantziaz arituko d Iñaki Biain hizkuntza normalizaziorako teknikaria.
Ama hizkuntzen garrantziaz aritu, eta euskara jakin gabe haurrei etxeko lanetan laguntzeko tresnak emango dituen hitzaldia antolatu dute Errenteriako Udalak eta Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak elkarlanean. Bidasoaldeko Berritzeguneko Iñaki Biain hizkuntza normalizaziorako teknikariak emango du hitzaldia Xenpelar Etxean ostiralean 17:00etatik 19:00etara.
Urtarrielan antolatu zuten halako lehenengo hitzaldia. Kike Amonarrizek eman zuen orduan. Euskara ez dakiten gurasoei seme-alabei etxeko lanetan laguntzeko teknikak eman zizkien.