Euskaldunak gogor borrokatu ziren larunbatean beren lurren defentsan.
Eneko Aritza errege izendatu zuten unean, Donibaneko Pietatean.
Harrika atera zuten Erroldan eta bere gudarostea herritik, eta etsaia garaituta, Eneko Aritza errege izendatu, Pietatean, herritar guztiak bertan zirela.
Goiza dantzan eta desfilean eman ondoren, bazkarian indarrak bildu, eta larunbat arratsaldean egin zuen batailak eztanda.
Luze jo zuen larunbatak Donibanen. Herritar askok parte hartu zuten Orreagako Gudaren errepresentazioan, inauteriak baliatuta, festa giroan.
Donibaneko inauteriek loraldi bizi dute, zalantzarik ez da. Migel Lujanbioren argazkiak, horren erakusgarri.